Eusko Jaurlaritzak eta sei finantza erakundek euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena sinatuko dute (Gobernu Bilera 2022-2-8)
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio gaur euskararen erabilera sustatzeko eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzeko helburuz sei finantza erakunderekin lankidetza hitzarmena sinatuko dela. Bankoa Abanca, BBVA, Caixabank, Kutxabank, Laboral Kutxa eta Rural Kutxarekin sinatuko dira hitzarmenak hala ere aukera dago finantza entitate gehiagok ere bat egiteko. Erakunde sinatzaileek euskararen erabilera normalizatzeko planak egin eta bideratzeko konpromisoa hartuko dute. Orain arte planik izan ez duten finantza erakundeek aurretik egoeraren diagnosia ere egingo dute.
2007an hiru aurrezki kutxarekin sinatu zen lankidetza hitzarmena eta 2015ean bederatzi finantza erakunderekin. Orain Eusko Jaurlaritzak eta finantza erakundeek beste lau urterako elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu dute.