Gaur Gasteizen elkartu den Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren akordioak
Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak, besteak beste, erabaki hauek hartu ditu:
2021eko EKARPENEN LIKIDAZIOA
COVID-19aren pandemiak ekonomian eragindako krisiaren ondorioz 2020an izandako beherakada esanguratsuaren ondoren (-% 9,8), Euskal Autonomia Erkidegoko zerga-sarrerek nabarmen egin dute aurrera 2021ean, eta guztira 15.963,2 M€-ra iritsi dira (+% 14,4).
Diru-bilketaren zifra horien arrazoia da, batetik, Euskadiko ekonomia partzialki suspertu izana eta azken hilabeteotako prezioen igoera, eta, bestetik, neurri handi batean, Bizkaian 2019ko akta bakarrengatik izandako diru-sarrera, nagusiki BEZari dagokiona, Estatuarekin BEZaren MOSS-OSS araubidea hitzartu izanaren ondorio diren ezohiko diru-sarrerak eta pandemia-garaian, besteak beste, pandemiaren eraginak arintzeko eta enpresek likidezia handiago izateko, hartutako neurri arautzaileen ondorioz 2020an atzeratutako diru-sarrerak sartu izana.
2019ari dagokionez, kasu honetan ere diru-bilketaren balantzea positiboa izan da, 493,6 M€ gehiago sartu baitira, eta igoera, beraz, % 3,2koa izan da.
ZERGA ITUNDUEN DIRU-BILKETA. 2021eko ITXIERA |
||||
|
ARABA / ÁLAVA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
TOTAL € GUZTIRA € |
IRPF / PFEZ |
932.039.023 |
3.125.420.688 |
2.056.933.713 |
6.114.393.424 |
I. SOCIEDADES / SOZIETATEEN g/Z |
175.738.160 |
635.407.968 |
344.005.282 |
1.155.151.410 |
IVA / BEZ |
1.014.873.005 |
3.146.606.869 |
2.095.443.707 |
6.256.923.581 |
I. ESPECIALES FABRICAC. e IE DE ELECTRIC. |
246.769.438 |
765.106.969 |
509.513.471 |
1.521.389.878 |
RESTO TRIBUTOS / GAINERAKO ZERGAK |
117.541.234 |
463.594.258 |
334.215.516 |
915.351.008 |
TOTAL / GUZTIRA |
2.486.960.860 |
8.136.136.752 |
5.340.111.689 |
15.963.209.301 |
Estatuari ordaindutako kupoari dagokionez, ordaindutako zenbatekoa 723,9M€-koa izan da. Zifra horrek barne hartzen ditu 2020ko likidazioa (EAEren aldeko 277,3 M€-ko saldo garbia) eta 2021eko behin-behineko kupoa, 1.001,2 M€-koa.
Zerga-bilketaren itxiera eta Estatuari egindako ordainketak ezagutu ondoren, 2021eko ekarpenen likidazioa kalkulatu da, eta 10.829,8 M€-koa da, hasierako aurrekontuan aurreikusitakoa baino 1.210,6 M€ gehiago.
2021eko LIKIDAZIOA / LIQUIDACIÓN 2021 |
|||||
FORU ALDUNDIEK EUSKO JAURLARITZARI 2021ean EGIN BEHARREKO EKARPENAK |
|||||
|
ARABA / ÁLAVA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
TOTAL |
|
Ekarpen koefizientea 2021 |
% 16,22 |
% 50,29 |
% 33,49 |
% 100,00 |
|
EKARPENAK 2021 APORTACIONES 2021 |
1.756.585.958 |
5.446.282.855 |
3.626.884.326 |
10.829.753.139 |
|
2021eko EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRAREN LIKIDAZIOA
2021eko bilketaren itxieraren aurrean, Egokitzapenerako Funts Orokorrak 80,7 M€ izango ditu, eta Arabara bideratuko da osorik.
EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRA 2021 |
|||
EUSKO JAURLARITZA |
% 70,04 |
56.492.838 |
|
FORU ALDUNDIAK |
% 29,96 |
24.165.126 |
|
Araba / Álava |
|
3.919.583 |
|
Bizkaia |
|
12.152.642 |
|
Gipuzkoa |
|
8.092.901 |
|
GUZTIRA €/ TOTAL € |
|
80.657.964 |
|
-
2022-02-17
Merkatuko distortsionatzaile posible gehiago kontuan hartzea, nahita edo nahi gabe, hurbilen dagoen errealitatetik urrun gera daiteke coba fenomenologia ematea, gauzen balizko ondorioak handituz. Izan ere, arazoak beti daude beste gauza bat da modu interesatuagoan heldu nahi izatea konponbidea alde batera edo bestera.
-
2022-02-17
Tener más en cuenta más posibles distorsionadores de mercado, ya sea intencionado o no, dar coba distinta fenomenología pueda quedar lejos de la realidad más cercana magnificando posibles consecuencias de cosas van pasando casa día ya que problemas siempre haylos otra cosa es que se quieran abordar de manera más interesada se decline la solución a un lado u otro.