Berriak
Eu

Kulunka Teatro Buenos Airesen

2011.eko irailak 30

Elvira Cortajarena Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaria Buenos Airesen izandako Kulunka Teatro-ren "André y Dorine" antzerki-lanaren estreinaldira joan da. Argentina eta Kolonbiatik bira egiteko Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritzaren dirulaguntza jaso zuen antzerti-konpainiak , "bira kulturalak" programa barruan.

2009an jarduera artistiko inportantea duten gazteek sortu zuten konpainia gipuzkoarra. Tadea antzezte-hizkuntza ezberdinak esperimentatzeko aukerarekin jaio zen baita arte-diziplina desberdinak biltzeko lekua sorrarazteko ere. "André y Dorine" kasuan hizkuntza korporala eta musikaltasunarekin topatzen da eta maskaren adierazkortasunarekin. Hau guztia maitasun eta zahartzaroari buruzko historia kontatzekoa da, hitzik gabe, beraz, unibertsala. Horregatik antzerti- lan hau herri askotan aurkeztu zen, esate betarako: Inglaterran, Turkian, Dominikar Errepublikan, Nepal, Kolonbia eta Argentinan.

Iñaki Rikarte da zuzendaria eta Edu Cárcamo, José Dault eta Garbiñe Insausti aktoreak, eta Argentinako hiriburuko El Cubo teatroan izan dira emanaldiak. Buenos Airesen egon ondoren, Córdoba hiri argentinarrean irailaren 28 eta urriaren 7aren artean egingo den 2011ko Teatro Mercosur Nazioarteko Jaialdi barruan aurkeztuko zuten antzerti-lana.

Kulunka Teatro-ri buruzko informazio gehiago aurkitu www.kulunkateatro.com webgunean.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria