Astekonomiak, lan-merkatuaren susperraldia islatzen duten adierazleei arreta eskainiko die aste honetan

2022-02-04

Asteko adierazle ekonomiko garrantzitsuenek, Astekonomiako zenbakian gaur jasotakoek, lan-merkatuaren susperraldia islatzen dute, eta horrek, pixkanaka, hobekuntza seinale argiak erakusten ditu.

Urtarrilean, Gizarte Segurantzako afiliazioa % 2,4 handitu zen Euskadin, aurreko urtearekin alderatuta. Horri esker, 973.600 afiliazio inguru zenbatu ziren, urtarril batean erregistratu den kopururik handiena baita. EAEko ekonomiaren sektore nagusi guztiek areagotu zuten enplegua.

Erregistratutako langabeziaren kasuan, urtarrileko jaitsiera urte arteko % 11,3 izan zen. Tasa hori aurreko bi hilabeteetan erregistratu zenaren antzekoa da. Guztira, 115.900 langabe zeuden Lanbiden urtarrilean, iaz baino ia 15.000 gutxiago. Orobat, 2009tik erregistratu den urtarrileko zifrarik txikiena da.

Urtarrilean sinatutako lan kontratuen kopurua iazkoa baino % 22,8 handiagoa izan zen. Guztira, 72.846 kontratu izenpetu ziren, eta kopuru hori oraindik urrun dago pandemiaren aurreko urteetan lortutako kopuruetatik. Izan ere, urte horietako urtarriletan 80.000 kontratuen langa gainditu zen.

Asteroko laburpen hau Ekonomia Zuzendaritzak egiten du, «Astekonomia» izenarekin, eta minutu bateko iraupena duten bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren zabalkundea eta jarraipena errazteko.

2 iruzkin
  • 2022-02-04

    Petrolioa solidotu ahal bada garraiatzea aztertzea, ondoren azpiproduktua gasera egiteko, baita eraldaketa-unitate osoak ere, ibilgailu pribatuaren erabilera mugatuz, etorkizunean hornidura-krisiak saihesteko.

  • 2022-02-04

    Estudiar transportar petróleo si cabe solidificado para luego hacer subproducto a gas incluso unidades completas de transformación restringiendo el uso del vehículo privado para evitar crisis de abastecimiento futuras.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan