Berriak
Eu

Cortajarena Ordezkaria Argentinako Misionesko euskal etxeetan egon da.

2011.eko irailak 30

Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaria Misiones probintziara joan da Posadasen, Corpus Christi eta San Ignacio hiritan dauden Euskal gizataldeak bisitatzera. Bisita barruan, Elvira Cortajarenak Euskadiren turismo-eskaintzari buruzko aurkezpena egin zuen Misionesko Unibertsitate Nazionalean (UNaM).

Gidari turistiko eta Turismo Karrerako ehundaka ikasle aurrean Elvira Cortajarena Ordezkariak euskal Herriaren turismo-eskaintza aurkeztu zuen Misionesko Unibertsitate Nazionalaren Humanitate Fakultateko areto nagusian. Javier Gortari Unibertsitateko Errektorea egon zen hitzaldian.

Euskal Herria, gobernua, turismo.produktuak eta kanpoan sustapenerako ekintzak Hitzaldia, Argentinako hiriburutik 1100 kilometrotara Misiones aldean bizi den euskal gizataldea ezagutzeko egin zen bidariaren korolarioa izan zen.

"Turismoari dagokionez, Misiones asko eskaintzeko duen probintzia bat da", esan zuen Cortajarenak hitzaldia amaitu ondoren. Jesuiten hondakinen ondoan, UNESCO-k gizon-emakume guztien ondarea deklaratuta, Iguazuko ur-jauziak urtero bisitari ugari duen turismo-erakargarri bat dira. Turismoak sortzen duen zuzeneko lan bakoitzeko, hiru zeharkako sortzen direla kontuan hartuta, dudarik gabe turismo-esparruaren iniziatibeei lagundu behar diete. Zentzu honetan Euskadin sortuko diren harremanetarako aukerak ikastea saiatuko da Ordezkaritza.

Misionesen egindako egonaldian, Cortajarena Ordezkariak Corpus Christiko euskal etxean egon zen. 2005ean jaio zenetik euskal kultura hedatzeko lan inportantea eginten du jai ezberdinen ospakizunekin eta "relatos asombrosos" literatura-lehiaketekin, besteak beste. Bestalde, bertako Mbya Guaraní komunitatearekin egindako lana, Gipuzkoako Foru Aldundaiaren laguntzarekin egindako eskolarekin, esate baterako. Ignacio Nemeth hiriko alkatearekin gai horietaz hitz egiteko aukera izan zuen Ordezkariak.

Bertatik kilometro gutxitara Elvira Cortajarenak San Ignacio Miní hondakinak bisitatu zituen. 1984an UNESCO-k gizon-emakume guztien ondarea deklaratu zituen jesuiten misio baten hondakinak dira hauek.

Posadas hirian, Cortajarena Euskal Jatorri euskal etxeko kideek hartu zuten, haien asmoak eta kezkak ezagutu zituen unean. 2008an Eusko Jaurlaritzak onartu zuen euskal etxe hau. Honek euskal kultura hedatzeko lan handia egiten du: hitzaldiak, zinema zikloak, herritarren ferietan partaidetza, txikientzako tailerrak eta irrati programa, besteak beste.

Egiten dituzten ekintzen artean dago Eskola 356. zenbakian AgendaXXI-ren garapenerako laguntza. Eskola honen irakasleak Eusko Jaurlaritzarekin egindako lankidetzarako hitzarmen baten bitartez gaituak izan ziren.

2006an sinatutako hitzarmenak ekarri zuen Argentinan Agenda XXI proiektu pilotua Argentinako Ingurumen Idazkariaren eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailaren sustatzeko konpromisoa. Gaikuntza amaitu ondoren, irakasleek ingurunea zaintzeko dinamikarekin eguneroko bizitzan agente aktibo izateko konpromisoarekin jarraitu dute. Gaur egun laguntza emateko umeekin bilerak egiten dituzte helburu honekin jarraitzeko asmoz.

Unibertsitatean eskainitako hitzaldiz gain, Orlando Franco Posadasko Alkatearekin bildu zen Cortajarena eta Rotary Club Posadas-en hilabeteko afarian egon zen. René Bergara euskal etxeko kide eta bertako presidenteak gonbidatu zuen.

 

Iruzkin bat
  • 2011.eko urriak 03

    La exposición de la Sra Delegada fue impecable. No omitió nada, mantuvo vivo el interés y la atención de los oyentes.
    El lenguaje coloquial y ameno invitó a preparar valijas.También incitó y movilizó el deseo de encontrar nuestras raíces.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria