Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Turismoaren Euskal Behatokia sortu da, Euskadin sektorea lehiakorragoa izan dadin

2011.eko irailak 27

Basque Tourism Intelligence tresna indartsua da eta, horri esker, euskal turismo-sareak erabakiak garaiz hartzeko aukera izango du, kezka eta arrisku gutxiagorekin

Beraz, Euskal Turismoaren 2010-2013 aldiko Lehiakortasun eta Berrikuntza Planean bildutako tresna nagusietako bat abiarazi du Eusko Jaurlaritzak. Basquetour sozietate publikoaren bidez, Turismoaren Euskal Behatokia sortu du, hau da, Basque Tourism Intelligence. Tresna eskuragarria izango da, erreferentziazkoa sektorearentzat, eta informazio-, analisi- eta azterketa-beharrei erantzungo die, baita jakintza-beharrei ere, erabakiak hobeto hartzeko.

Pilar Zorrilla Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak eta Ana Izaguirre Basquetourren zuzendariak aurkeztu dute Behatokia gaur goizean, Bilbon; euskal turismo-sektore osoarentzat baliagarri izatea da asmoa, erabakiak garaiz hartzeko eta kezka eta arrisku gutxiagorekin.

CIC tourGUNE Ikerketa Kooperatiboko Zentroarekin lankidetzan garatutako behatokia adimen lehiakorreko sistema moduan eratua dago, Euskadi behar bezala egituratutako helmuga izan dadin eta estrategiak arrakasta-aukera handiagoz ezartzeko gai izan dadin.

Basque Tourism Intelligence behatokia erraz erabiltzeko modukoa izango da, erabiltzaile mota guztien informazio-beharretara egokituko da, euskal turismo-sektorearekin lankidetzan arituko da eta sektorearentzat baliagarri izango diren informazio-iturri garrantzitsuak ahalbidetuko ditu.

Lau arlotan banatuko da: estatistika, eTurismoa, ikerketa eta zabalkundea. Horien bidez, Euskadira iristen diren turisten portaerak hobeto ezagutuko ditugu hainbat aldagairen arabera, eta Euskadi beste autonomia-erkidego batzuekin alderatu ahal izango dugu, batez besteko prezioen berri izanez probintziaren arabera.

Behatokiaren hartzaile garrantzitsuenetako bat euskal turismoaren profesionalak dira; izan ere, ingurunean aldaketak gertatuz gero, egoerari aurrea hartu eta erreakzionatzeko gai izango dira, estrategiak arrakasta handiagoz aplikatuko dituzte, aukerak identifikatu eta lankidetza-maila handiagoa eta integratzaileagoa izango duen kultura korporatiboaren eredu berrian parte hartu.

Sektoreak Basque Tourism Intelligence behatokian erabiltzaileen esku dauden baliabide guztiak erabiltzeko ohitura har dezan, prestakuntza-saio bat antolatu da urriaren 3an, 4an eta 5ean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon, hurrenez hurren.

Euskal Turismoaren 2010-2013 aldiko Lehiakortasun eta Berrikuntza Plana aurten aurkeztu da Legebiltzarrean eta plan horretan aurreikusita zegoen tresna hori sortzea.

Behatoki berriak webgune berria izango du Internet-en: http://observatorioturisticodeeuskadi.basquetour.net.

Iruzkin bat
  • @gipuzkoangazte
    2011.eko irailak 28

    Comentario de Twitter:
    Se crea el Observatorio Turístico de Euskadi para mejorar la competitividad del sector http://t.co/x9YSrcWI

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Izaguirre Directora de Basquetour