Elkarlan Sariak
Berriak Segurtasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak gaur hasiko du lehenengo eta bigarren alarma-egoerei lotutako araudia urratzeagatik kobratutako isunak itzultzeko prozesua

2022-02-01
  • Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek jarritako 8.392 isun dira
  • Zenbateko osoa 2,5 milioi eurokoa da, eta herritarrek euskadi.eus gunean edo Eusko Jaurlaritzaren herritarren arretarako Zuzenean bulegoetan jaitsi, bete eta entregatu ahal izango duten agiri sinple baten bidez itzuliko da.

Eusko Jaurlaritzak gaur hasiko du lehenengo eta bigarren alarma-egoerei lotutako araudia urratzeagatik Ertzaintzak eta Euskadiko udaltzaingoek (*) 8.392 isunen dirua itzultzeko prozesua. Goizeko 8:00etan, EHAAk Lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko urtarrilaren 12ko Agindua argitaratuko du, esteka honetan kontsulatu daitekeen prozedura jasotzen duena: https://www.euskadi.eus/zehapena_isuna/herritarren-segurtasuna/web01-tramite/eu/

Dirua formulario sinple baten bidez (* Hirugarrenaren alta) itzuliko da, eta formularioa formatu digitalean jaitsi, bete eta bidali ahal izango da Eusko Jaurlaritzaren webgunearen bidez edo herritarren arretarako Zuzenean bulegoetan, Estatuko edo autonomia-erkidegoetako administrazioaren edo toki-administrazioaren edozein organoren erregistroetan aurkeztu daiteke edo posta ziurtatu bidez bidal daiteke, besteak beste.

Kasurik gehienetan “goiz ordaintzea” prozeduraren bidez kobratu ziren isunak dira:

  • KOBRATUTAKO ISUNEN KOPURUA: 8.392 isun
    • Lehenengo alarma-egoera: 5.417 isun
    • Bigarren alarma-egoera: 2.975 isun
  • ZENBATEKOA GUZTIRA: 2.550.535€
    • Lehenengo alarma-egoera: 2.652.366€
    • Bigarren alarma-egoera: 898.169€

Konparaziozko bidegabekeria

Jaurlaritzak erabaki hori hartu zuen isunak jakinarazi bezain laster, “goiz ordaintzea” prozeduraren bidez, ordaindu zituzten eta, modu horretan, administrazioarekiko betebeharrak prestasunez bete zituzten pertsonei dagokienez Konstituzio Auzitegiaren bi erabakiek eragin zuten konparaziozko bidegabekeria zuzentzeko.

Gaur argitaratu den Josu Erkoreka Lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren aginduan hainbat jarduketa zehazten dira 2020ko eta 2021eko alarma-egoeren luzapenen atal batzuk konstituzioaren kontrako edo baliogabeko jo zituen Konstituzio Auzitegiaren erabakien ondorioz. Jarduketa horien artean kontuan hartuko da zehatze-prozedura guztiak artxibatzea, zehapenak baliogabetzeko gora jotzeko errekurtso guztiak onartzea, oraindik kobratu gabe dauden administrazioaren zehatze-ebazpen irmoak atzera botatzea, eta abar.

 

(*) “Hirugarrenaren alta” erantsi da.  Eusko Jaurlaritzak ez ditu izapidetzen Bilboko, Barakaldoko edo Gasteizko udaltzaingoek jarritako isunak.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @MariaLLilly
    2022-02-02

    Comentario de Twitter:
    RT @HiperlocalSnSn: El Gobierno Vasco inicia, hoy, el proceso de devolución de las multas cobradas por incu... https://t.co/e6ur1JgJG4

  • Argazkia SN Robot
    @HiperlocalSnSn
    2022-02-01

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco inicia, hoy, el proceso de devolución de las multas cobradas por incu... https://t.co/e6ur1JgJG4

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)