Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
qrcode

Agurtzane Llano: Gazte Txartelaren eskaintza udal kultura, aisialdi, garraio eta kirol zerbitzu gehiagotara zabaltzea eskatu dugu

2022-01-31
  • Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak ahalik eta udalerri gehienetara zabaldu nahi du Gazte Txartelaren aplikazioa
  • Gazte Txartela Europa osoan dago indarrean (EYCA-European Youth Card Association)


Vitoria-Gasteiz, 2022 01 31


Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria Zuzendaritzak hainbat harreman izan ditu egun horietan Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin, udal zerbitzu gehiago eskain diezazkieten Gazte Txartela dutenei, euskal gazteek deskontu erakargarriak izan ditzaten Europa osoko kirol- eta kultura-instalazioetan, garraioetan eta merkataritzan.


Gazteriako Zuzendari Agurtzane Llanok alkateei azaldu dienez, programaren helburua da euskal gazteei zuzendutako hainbat abantaila komertzial, jarduera, garraio, kultura, aisialdi eta kirol sustatzea, haien bizi-kalitatea hobetzen eta gizartean parte hartzea eta integratzea sustatzen laguntzeko. 2022ko Gazteen Europako Urtearekin batera sustatuko da.


«Europar Batasun osoan orokortutako zerbitzu eraginkorra da». 14 eta 29 urte bitarteko (barne) pertsonei zuzenduta dago eta sektore estrategikoak sustatzen saiatzen da, besteak beste, prestakuntza, kirolak, kultura eta osasuna. 2019ko abendutik aurrera, Gazte-txartela doakoa da, eta Eusko Jaurlaritzak zuzenean bidaltzen die 14 urte betetzen dituztenei, eskatu beharrik gabe.


Llanoren arabera, “etapa berri honetan Gazte-txartelaren abantailak areagotu ditugu eta, zentzu horretan, funtsezkoa iruditzen zaigu Euskadiko Udalen inplikazio handiagoa ezartzea. Horregatik, gazteriari kostu ekonomikoa eskatzen dioten udal-zerbitzuekin harremanetan jartzen gara, eta egungo eskaintzan zenbateraino sar daitezkeen aztertzen dugu”.


Europako Gazte Txartela (European Youth Card) Europako 37 herrialdetan dago, eta herrialde horietan guztietan deskontuak, abantailak eta onura ugari lortzeko balioko dizun arren, bakoitzean erakunde ezberdin batek igortzen du. Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak kontsulta zerbitzua du 682 306 102 eta 945 01 95 11 telefonoetan, gaztetxartela@gmail.com  eta gaztetxartela@euskadi.eus  helbide elektronikoez gain.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak