Euskadik motorrak berotu ditu Food 4 Future– Expo Foodtech azokaren bigarren ediziorako

2022-01-28

Food 4 Future – Expo Foodtech azokak bigarren edizioa ospatuko du maiatzaren 17tik 19ra bitartean, Herbehereak herrialde gonbidatu gisa duelarik, nekazaritzako elikagaien industriaren negozio-eredua birdefinitzeko eta elikagaiak modu jasangarri eta osasungarrian ekoizteko

F4F2022 primizian startupei eskainitako espazio berri bat aurkeztu du, FoodTech Startup Forum, non bere berrikuntzak inbertitzaileen eta business angels -en aurrean aurkeztu ahal izango dituzten

Elikagaien eta edarien industria Madrilen bildu da Food 4 Future - Expo Foodtechen lehen Aholku Batzordean. Elikagaien eta teknologiaren industriako enpresa liderrek, elkarteek, patronalek eta administrazio publikoek Food 4 Future azokaren bigarren edizioari babesa eman diote. Ekitaldia maiatzaren 17tik 19ra bitartean izango da, Bilboko BECen, eta foodtech industriako 6.000 lider baino gehiago biltzea espero dute, nazioarteko jatorriko bisitari ugarirekin.

F4F022ren lehen Aholku Batzordean honako hauek izan dira: Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea; Javier Garcinuño, Bilbao Ekintzako zuzendari nagusia; María Naranjo, ICEXXeko Elikagaien Industriako zuzendaria; Mercedes Gilgado, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Elikagaien Sustapenerako Zuzendariordetza Nagusiko Arloko burua; Albert Planas, Nebext-eko zuzendaria eta Food 4 Futureren enpresa antolatzailea; Rogelio Pozo, Food 4 Future kongresuaren zuzendaria eta AZTI zentro teknologikoko zuzendaria, eta Sergio Fabregat, Food 4 Future – Expo Foodtechen zuzendaria. Gainera, Bolton Food, IBM, Lantern, Ibermatica, Minsait, CaixaBank, Nueva Pescanova, Osborne eta Kaiku, besteak beste, Aholku Batzordean parte hartu dute, elikagaien industriaren eraldaketa bultzatzeko laguntza eta inplikazioa adierazteko.

Bittor Orozek honela definitu du Food 4 Future: "Elikagaien industria eraldatuko duten berrikuntzak batzeko eta partekatzeko gunea; ekonomia, enplegua eta aberastasuna eraikitzeko eta sektorea dinamizatzeko plataforma". Bestalde, Javier Garcinuñok adierazi du “pandemiak eta gizarte-aldaketek agerian utzi digutela ezin dugula orain arte bezala lan egiten jarraitu, lehenbailehen egokitu behar dugula eta asmo handiko proposamen enpresarial eta pertsonala egin behar dugula, Euskadi elikagaien industrian lider izateko”.

Rogelio Pozoren hitzetan, “une erabakigarrian gaude, biztanleria zahartuaren hazkundearekin, baina, aldi berean, historia osoan erregistratutako biztanleria gaztearen bolumen handiagoarekin. Mugimendu soziologikoek kontsumo-moduetan eragiten dute, eta gure kontsumo pertsonalaren aztarnak berresten du metodo tradizionalekin ezin dugula biztanleria osoa elikatu. Erronka honi erantzuteko teknologia behar dugu.”

Gainera, Sergio Fabregat Food 4 Future-ko zuzendariak baieztatu du Herbehereak izango direla herrialde gonbidatua. ICEXeko zuzendariak, Maria Naranjok, batasun hori estrategikotzat jo du ekosistema holandarra Bilbora erakartzeko, eta herrialdea FoodTech bihurtzeko.

Hiru eguneko kongresua elikagaien industria eta kontsumoa iraultzeko

Food 4 Future jakintzaren eta soluzioen plataforma da elikagaien eta edarien industriako segmentu guztientzat: haragia, arrantza, esnekiak, olioaren industria, nekazaritza, zerealak, kontserbak eta edariak. “The Footech Revolution” lelopean, Food 4 Future ekimenaren bigarren edizioaren helburua Spain FoodTech Nation marka nazioartean kokatzea eta elikagaien industriako balio-kate osoko profesionalei beren partner teknologikoa aurkitzeko aukera ematea da.

Automatizazioa, prozesatzeko teknika berriak, belaunaldi berriko osagaiak eta jasangarritasuna izango dira, 300 hizlarik baino gehiagok gidatutako 50 hiztaldi baino gehiagol beteko dituzten 6 auditoriumetako gai nagusietako batzuk. Berrikuntza industria-iraultza posible egingo duen palanka eraldatzailea da, eta F4F2022n nekazaritza adimendunari, makineriari eta prozesatuari, kontserbazioari, logistikari eta energiari, ekonomiari eta beste batzuei aplika dakizkiekeen abangoardiako azken teknologiak erakutsiko dira.

Biltzarraren lehen egunean, arrantza-industriako, haragi-industriako eta agritech-eko elikagaien ekoizpen adimenduna jorratuko da, datu handiak edo adimen artifiziala erabilita. Bigarren egunean, jasangarritasunaren tratamendu globalean oinarrituko da, proteina eta osagai iturri berriak aztertuz eta gizarteen dieta eta kontsumo-eredua nola eralda dezaketen aztertuz, jasangarriagoak izateko. Era berean, hondakinen, emisioen eta plastikoen erabileraren murrizketa aztertuko da, packaging nobedadeak aurkeztuz. Hirugarren eta azken egunean, elikagaien osasuna eta segurtasuna aztertuko da, teknologia berriak erabiliz. Elikadura iraultzaren buru, besteak beste, Coca Colako Carmen Gómez-Acebo, Angulas Aguinagako Ignacio Muñoz, Mugaritzeko Andoni Luis Aduriz eta Carrefourreko Ricardo Fernandez izango dira.

Foodtech Startup Forum kongresuaren agendan aurreikusitako satelite-ekitaldietako bat izango da, startupek inbertitzaileekin negozio-harreman berriak ezartzeko gunea.

Food 4 Futurek berriz ere Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, ICEXen eta MAPAren babesa du; elkarte eta laguntzaileekin batera, industria horretako liderrak dira, hala nola HAZI, NEIKER, ELIKA, BASQUE TRADE, EIT Food, ILSI Europe, Food for Life, SPRI, Eatable Adventures, Santelmo Business School edo IASP (Zientzia-parkeen eta berrikuntza-arloen nazioarteko elkartea).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak