
LABIren Aholku Batzordeak luzatu egin ditu birusa geldiarazteko aforoei eta ordutegiei buruzko neurriak
- Prebentzio-neurriak jasotzen dituen dekretua gaur bertan argitaratuko da EHAAn eta indarrean egongo da argitaratzen denetik otsailaren 13ra arte
Gaurko bileran, LABIren Aholku Batzordeak, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, eta LABIren Batzorde Teknikoaren Irizpeneko gomendio zientifiko-sanitarioak kontuan hartuta, aurreko Dekretuan aforoei eta ordutegiei buruz adostutako neurriak luzatzea erabaki du. Era berean, Aholku Batzordeak kontuan hartu du COVID Ziurtagiria exijitzeko guneak zabaltzea EAEANri helarazteko erabakia.
Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak prentsaurrekoa eman du bileraren ostean, eta, azaldu duenez, gaurko datu epidemiologikoek baieztatu dutenez, 14 egunerako intzidentzian beherakada mantendu den arren, 7 egunerako joerak erakusten du beherakadak moteltzen jarraitzen duela. Hori dela eta, datozen asteetan zuhurtziaz eta ahalik eta prebentzio handienarekin jarraitu behar dela adierazi du, pandemiaren portaera zein izango den jakin arte.
Horregatik guztiagatik, sailburuak azaldu du Lehendakariaren abenduaren 28ko 51/2021 Dekretuan jasotako prebentzio-neurriak luzatzea erabaki dela, gabonei lotutakoak izan ezik.
Neurri horiek honako hauek dira:
- Beranduen 01:00etan itxiko dira merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztiak.
- Oro har, edukiera-muga % 60koa izango da mota guztietako establezimenduetan eta eta barrualdeko esparruetan.
- Edozein motatako gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietarako gehienez 600 pertsona bildu ahal izango dira barrualdean eta 800 pertsona kanpoan. 1.600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten esparruetan, gehieneko kopurua 800 pertsonakoa da barrualdean, eta 1.200 pertsonakoa kanpoaldean. 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko edukiera % 50ekoa izango da; nolanahi ere, Estatuan beste muga jakin bat aplikatu ahal izango da.
- Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduetan, diskoteketan eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduetan, debekatu egiten da zutik kontsumitzea, eta mahai bakoitzeko edo mahai-multzo bakoitzeko bezero-taldeak gehienez ere 10 lagunera mugatzen dira, bai barrualdean bai terrazetan. Era berean, mahaien edo mahai-multzoen arteko distantzia gutxienez 1,5 metrokoa izango da.Ostalaritza-establezimenduei aplikatzen zaien araubide bera aplikatuko zaie txokoei, gazte-lokalei edo elkarte gastronomikoei
- Barruko instalazioetako kirol-jarduera 10 pertsona arteko taldeetan egituratu beharko da; aldagelen erabilera % 50eko okupaziora mugatuko da.
Dekretu berria gaur arratsaldean bertan argitaratuko da, eta une horretatik aurrera eta otsailaren 13ra arte egongo da indarrean.
Bestalde, sailburuak jakinarazi du LABIren Aholku Batzordeak kontuan hartu duela Covid ziurtagiriaren eskakizuna luzatzeko eta espazio gehiagotara zabaltzeko eskaera Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari aurkezteko erabakia.
-
2022-02-02
Kutsadurak gaixotasunak dakartza, estres-tentsioaren pean dauden immunologia-sistemak ahultzen direlako, eta, gero, gehiago egiten da prebentzioaren alde, gainsaturazioaren ondorioz gelditu beharrean, eta ezbehar gehiago gertatzeko arriskua dago. Erabakiak hartu aurretik, gehiago hartu behar da inpaktuaren kalkulagailutik, desagertzeko arriskua duten gainpopulazio kontsumitzailearen baliabide natural gutxiagori.
-
2022-02-02
La contaminación trae enfermedades al debilitarse los sistemas inmunológicos sometidos a tensión estrés, luego hacer más por la preventiva en vez de terminar parándonos por sobresaturación con riesgo de que pasen más desgracias añadidas. Hay que tirar más de calculadora de impacto antes de tomar decisiones a menos recursos naturales superpoblación consumidora con riesgo de extinción.
-
2022-01-28
Otros países van en dirección contraria:
- La primera ministra danesa Mette Frederiksen: "Damos la bienvenida a la vida que teníamos antes": https://latribunadelpaisvasco.com/art/16224/mette-frederiksen-damos-la-bienvenida-a-la-vida-que-teniamos-antes
- Noruega: “Queremos ir rápido a una vida sin restricciones”, “Cuanto más tiempo duran las restricciones, más dura la pandemia”. Ministra de salud Noruega Camila Stoltenberg. Escandinavia está poniendo FIN A LA PANDEMIA! (Fuente: https://aftonbladet.se/nyheter/a/3Jgxj9/senaste-nytt-om-coronaviruset): https://twitter.com/durcristian/status/1486422912269799424?s=12
-
2022-01-30
Kaixo.Me gustaría preguntar a los miembros que componen el organismo LABI, Cuales son los criterios con los que instauran estas medidas restrictivas si la evidencia científica y el asesoramiento por algunas partes de la comunidad científica están demostrando con estudios y argumentos de evidencia científica que las inoculaciones con estas dosis no detienen de ninguna manera los contagios en la población y no INMUNIZAN a nadie.Además, insisto, que me explique algún componente del LABI, con qué criterios implantan estas restricciones que además ATENTAN contra los derechos y deberes fundamentales de los cuidados y por lo tanto se entienden como medidas ANTICONSTITUCIONALES.¿Por qué no se adoptan otras medidas correctoras, que parece que las hay, para parar esta destrucción de la sanidad, de la economía y en definitiva del bienestar del ciudadano?.Eskerrik asko, bihotz bihotzetik.Agurra bero bat.