Berriak Segurtasuna

#ErkorekaTopaketa ekimenerako boto gehien jaso dituzten 20 galderen zerrenda

2022-01-26

Josu Erkoreka Lehenengo Lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburuak urtarrilaren 31n erantzungo die herritarrek Irekiaren webgunetik egiten dizkioten galderei, #ErkorekaTopaketa ekimenaren barruan. Herritarrek kezka sortzen dieten galderak egin ahal izango dituzte, Segurtasun sailaren jarduerarekin lotutakoak. Lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak herritarrek gehien bozkatutako 20 galderei erantzuna emango die. Emisio hori Youtubeko kanalaren, Facebookeko orriaren eta Irekiaren bidez ikusi ahal izango da.Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea.

Emanaldian erantzuten ez diren galderak, lehenengo 20en artean egoteko puntuazio nahikoa lortu ez dutelako, Irekiaren webgunean erantzun eta argitaratuko dira eta Irekiaren sare sozialetan zabalduko dira, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak