Eusko Jaurlaritzaren Enpresa Txiki eta Ertainei laguntzeko 2021eko planak 8.096 proiektu bultzatu zituen, guztira 2.059 milioi euroko inbertsioarekin
- Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek dinamismo aparta erakutsi dute, eta industriarekin, eraldaketa digitalarekin eta I+Garekin, bereziki, lotzen diren inbertsioak eta proiektuak egin dituzte
- Azpitek programa berriari esker, 24 ekipamendu zientifiko-teknologiko berri erosi eta abian jarri dira, Eukadiko garapen teknologikoari bultzada emanez
- Industriaren deskarbonizazioaren aldeko apustua onartu da, eta energia-efizientziarekin, energia berriztagarriekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako proiektuak hazten ari dira
- Plan honek lagundu du oso kualifikazio handia duten 74 pertsona kontratatzen eta 17.460 profesional prestatzen, baita ekonomiaren sektore guztietan zeharkako enplegua mantentzen eta sortzen ere
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatutako enpresa txiki eta ertainei laguntzeko 2021 planak 8.096 proiektu bultzatu ditu eta guztira 2.059.312.941 euro inguruko inbertsioa eragin du, 511,5 milioi publiko erabilita.
Aipatzekoa da, 2021ean, Euskal Autonomia Erkidegoak 13 milioi euro jaso zituela Next Generation Europako funtsetatik, oraindik balorazio fasean eta ebatzi gabe dagoen ekonomia zirkularreko programa baterako. Hori dela eta, plan honen balantzean ez dira baliabide horiek kontuan hartu.
2021. urtearen hasieran, eta Covidaren ondoriozko krisiak eraginda, ziurgabetasuna nagusi zenez gero, Plan hau sortu zen enpresa txiki eta ertainak bultzatzeko eta enpresa horiek trantsizio digitalera, energetiko-klimatikora eta soziosanitariora egokitzeko erronkan laguntzeko bokazio argiarekin.
Urte zaila izan zen arren, euskal enpresek aise erantzun zieten teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko apustua bultzatu duten programen helburuei, eraldaketa digitalari, ekintzailetzari, industria-garapenari, inbertsioari, nazioartekotzeari, deskarbonizazioari —trantsizio energetikotik jardun da—, bioekonomiari, energiari, ekonomia zirkularrari eta ingurumenarekin eta hondakinen kudeaketarekin lotutako enpresa-proiektuei. Era berean, ETEei laguntzeko 2021eko plan horrek landa-eremuko eta itsasertzeko ekonomia bultzatu du, baita lehen sektoreko eta elikagaien industriako enpresa txiki eta ertainak ere.
Zailtasunak dituzten enpresen kasuan, beste programa batzuk ere jasotzen ziren –Bideratu Berria eta Lortu—. Programa horiek 27 proiekturi erantzun diete, baina eskaerak ez ditu agortu enpresei industria-arloan bultzada emateko aurreikusitako baliabideak.
Enpresa-dinamismoa, industria aurreratuari begira eta deskarbonizazioaren aldeko apustuan
Euskadiko ETEek dinamismo handia erakutsi dute programa guztietan, batik bat etorkizuneko industria-garapenaren inbertsiorako programetan eta eraldaketa digitalaren aldeko apustuan. Halaber, I+Garen aldeko eta deskarbonizazioari lotutako programen aldeko apustu sendoa egin da, hala nola energia-efizientziako programen eta ekonomia zirkularreko programen alde.
Nazioarteko mugikortasunean mugak egon diren arren, Euskadiko enpresek aurreko edizioetan baino nazioarteko proiektu gehiago diseinatu dituzte.
Kontratazioak, prestakuntza eta pertsonen trebakuntza, etorkizuneko industriari begira
Giza baliabideak kontratatzeko, prestatzeko eta trebatzeko programei esker, 17.624 pertsonatan inbertitu ahal izan da, askotariko arloetan. Izan ere, industriaren lehentasunezko arloetarako 74 doktore kontratatu dira; 16.689 pertsona trebatu dira enpresa digitalaren arloan; gazteentzako 620 nazioartekotze-beka eman dira —une honetan kontinente guztietan sakabanatuta daude—; eta lehen sektorean belaunaldi-txandakatzeari arreta eman zaio, esate baterako 151 Itsasoratu bekarekin.
- Teknologia
Hasierako aurrekontua |
Emandako laguntzak |
Proiektu kopurua |
Inbertsioa, guztira |
210.200.000 |
225.158.631 |
946/54 pertsona |
423.341.591 |
Programak: Hazitek, Emaitek plus, Elkartek, Azpitek, Bikaintek*
922 proiektu bultzatu dira: egiaztatu da enpresek I+Garen aldeko apustu irmoari eutsi egin diotela, krisiari aurre egiteko prestakuntza-tresna gisa, eta ikerketa-programak aurreikusitako bolumenetan mantendu direla.
24 teknologia-azpiegitura: batik bat lehentasun estrategikoetarako ikerketara bideratutako ekipamenduak —industria adimenduna, Energia garbiagoak eta osasun pertsonalizatua—.
54 pertsona kontratatu dituzte doktore eta doktoregai gisa: lortu da euskal produkzio-sarearen lehiakortasuna areagotzea, talentua erakartzearen bidetik eta enpresetako plantilletan beste pertsona batzuk sartzearen bidetik.
- Berrikuntza
Hasierako aurrekontua |
Emandako laguntzak |
Proiektu kopurua |
Inbertsioa, guztira |
6.180.000 |
6.654.571 |
559 |
6.970.318 |
Programak: Innobideak, Hazzinova, DBIH Konexioa
Proiektu kopurua helburu kualitatiboetan mantendu da, eta horrek esanahi du enpresen inplikazioa irmo mantentzen dela. Nolanahi ere, 5-10 langile arteko enpresak berrikuntza ez-teknologikoko prozesuetan sartzeko beharra antzematen jarraitzen da.
- Eraldaketa digitala
Hasierako aurrekontua |
Emandako laguntzak |
Proiektu kopurua |
Inbertsioa, guztira |
14.705.000 |
17.820.297 |
1.232/16.689 perts. |
17.796.485 |
Programak: Adimen Artifiziala, Banda Zabala Enpresetan, 5G Programa, Basque Industry 4.0, Industria Digitala, Industria Zibersegurtasuna.
Industria Digitala, Industria Zibersegurtasuna eta Adimen Artifiziala gisako programen eskaria nabarmen handitu da. Hiru kasuetako deialdietan, aurrekontua handitu behar izan da —hain zuzen ere aurrekontuaren % 72—.
Prestakuntza-programek eta -zerbitzuek aurreko ekitaldietan baino eskari handiagoa izan dute, eta horrek agerian uzten du gure enpresek eraldaketa digitalaren alde hartutako konpromiso irmoa. Etorkizunari begira, teknologia digital horien ezarpena bizkortu beharko dugu, eta, gainera, sortu berri diren teknologien aukera zabaldu beharko dugu, hala nola 5G-a, hodeiko zerbitzuak edo konputazio kuantikoa.
- Ekintzailetza
Hasierako aurrekontua |
Emandako laguntzak |
Proiektu kopurua |
Inbertsioa, guztira |
4.200.000 |
6.840.940 |
213 |
6.840.940 |
Programak: Ekintzaile, Bind 4.0, Barnekintzaile, Basque Funtsa, Aurrera Funtsa.
Pandemia-egoera honetan espero zitekeenaren aurka, Euskadin oso datu onak jaso dira, Espainian eta Europan ez bezala. Izatez, Espainian eta Europan jarduera ekintzaileak behera egin du, eta hemen, aitzitik, zertxobait egin du gora, aurreko urtearekin alderatuz.
Aditzera eman daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen % 5ek baino gehiagok une honetan ekintzailetzan dihardutela.
Ekintzaile programak 156 proiektu ekintzaile babestu ditu, eta aipatzekoa da Bind 4.0 plataformak seigarren ediziorako deialdia itxi duela eta 772 proiektu inskribatu direla, aurreko urtean baino % 3 gehiago. Gainera, 40 start up-ek beste hainbeste enpresa txiki eta ertainekin eta/edo enpresa traktoreekin konektatzeko aukera izan da.
- Industria-garapena, inbertsioari laguntzeko programak
Hasierako aurrekontua |
Emandako laguntzak |
Proiektu kopurua |
Inbertsioa, guztira |
59.000.000 |
100.234.697 |
443 |
913.028.471 |
Programak: Bateratu, Bilakatu, Indartu, Gauzatu, Renove 4.0
Industria-garapenerako inbertsioa laguntzeko programek izan dute dinamismorik handiena.
Euskal Autonomia Erkidegoko industriak bikain erantzun die industria-garapeneko programen deialdiei, eta, hartara, zenbait programaren aurrekontua handitu behar izan da —BILAKATU programa berria, esate baterako, laukoiztu egin da—.
Industria-garapeneko programekin, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enpresen lehiakortasuna hobetu da. Guztira, 443 proiekturi 100 milioi eurotik gorako dirulaguntzak eman zaizkie, eta guztira 915 milioi eurotik gorako inbertsioa eragin dute.
Industria-garapenerako inbertsio-programei esker, errazago hauteman ahal izan da egindako apustua, bereziki Gipuzkoako enpresa-sareak egindakoa, lurralde horretan dagoen enpresa txiki eta ertainen profilarekin bat.
Era berean, kontuan izan behar da programa horien bidez egindako inbertsioen % 30ek zuzeneko eragina izan dutela lehentasunezko jarduketa-eremuetan.
Euskal enpresak energia-trantsizio klimatikoari eta digitalari aurre egiteko prestatzen ari dira, produkzio-inbertsio teknologikoen bidez. Inbertsio horiei esker, beste gaitasun batzuk garatu ahal izango dituzte negozio-lerroetan, produktuetan, zerbitzuetan eta merkatuetan, eta, hartara, haien posizionamendua indartuko dute eta erresilientzian sakonduko dute.
- Industria-garapena: industria bultzatzeko programak
Hasierako aurrekontua |
Emandako laguntzak |
Proiektu kopurua |
Inbertsioa, guztira |
6.000.000 |
1.121.489 |
27 |
1.121.489 |
Programak: Bideratu Berria eta Lortu
Zailtasunak dituzten enpresei edo finantza berregituratzeko plan bat egin behar duten enpresei laguntzeko programen bidez, 27 kasuistikari erantzun zaie. Ildo horretatik, 2021ean, jarduera oinarritu da, batik bat, finantza-berregituraketaren eta/edo berregituraketa operatiboen arloko analisi eta laguntza “adituan” (Lortu). Horri esker, enpresek finantza-posizioa indartu ahal izan dute eta epe ertain-luzerako jardueraren jarraitutasuna areagotu ahal izan dute.
Programa berria da, eta aurrekontu osoa kontsumitu ez duen arren, uste dugu interesgarria dela mantentzea eta enpresei hasiera batetik lagundu ahal izatea. Aurten programari eutsiko diogu, baina aurrekontu-zuzkidura txikiagoarekin.
Bideratu Berria programa krisian dauden enpresei zuzentzen zaie, baina industria-sarearen erantzun txikia izan du, eskaera bakarra jaso baita.
- Nazioartekotzea
Hasierako aurrekontua |
Emandako laguntzak |
Proiektu kopurua |
Inbertsioa, guztira |
21.300.000 |
20.094.276 |
261/620 pertsona |
50.716.920 |
Programak: Nazioarteko Gauzatu, Zabaldu, Sakondu, Elkartu, Pilotu, nazioarteko bekak*
2021ean, hazi egin da laguntzak jaso dituzten enpresen esportazio-oinarria. 2021ean, COVIDaren ondorioz, enpresek kanpo-merkatuetara sartzeko ziurgabetasun eta zailtasun objektiboak izan dituzten arren.
Laguntzak jaso dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek kanpo-fakturazioa handitzea espero dute 2021ean. 2021ean laguntza publikoaren mende izan diren nazioartekotze-proiektuak aztertuta, ondoriozta daiteke enpresek beren fakturazio globalari eustea espero dutela eta Estatuko merkatuko eskari-galerak esportazioen hazkundearekin konpentsatzea espero dutela.
Nazioarteko sustapenaren digitalizazioa gora egiten ari da, eta pandemiak fenomeno hori dinamizatu eta sendotu du. Hala ere, eta ahal bezain laster, enpresak berriro hasi dira bidaiatzen. Presentzialitateak eta aurrez aurreko tratuak garrantzi handia dute, oraindik ere, nazioarteko sustapenean.
Kanpo-merkatuetara jotzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen profila azkar aldatzen ari da; gero eta txikiagoak dira, gero eta gehiago dira zerbitzu-sektorekoak, gero eta balio erantsi handiagoa dute…
Ohiko merkatuak mantentzen dira, batez ere Europar Batasuna + Erresuma Batua, eta gero eta interes handiagoa du Ameriketako Estatu Batuetako merkatuak. Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikako merkatuak, aldiz, balio ez oso adierazgarrietan mantentzen dira, nahiz eta potentzial handia duten. Kanpoan gero eta erosketa- eta ezarpen-eragiketa gehiago egitea aurreikusten da, bezeroarekiko hurbiltasun-estrategia gisa, baita helmugako ekosistemarekiko harremana eta kontaktua areagotzea, tokiko osagaiaren betebeharra betetzea eta abar.
- Deskarbonizazioa: energia
Hasierako aurrekontua |
Emandako laguntzak |
Proiektu kopurua |
Inbertsioa, guztira |
70.578.575 |
72.117.371 |
2.847 |
164.348.770 |
Programak: industriako energia-efizientzia, itsas energiak, eraikinen energia-birgaitzea, garraioaren arloko inbertsioak eta mugikortasun efizientea, biomasako instalazioak, geotermiako instalazioak, norberaren kontsumorako energia berriztagarriak, Moves II eta Moves III.
Jarduketa horiek jarduera-sektore guztiei zuzentzen zaizkie, batik bat industriari, herritarrei —oro har— eta administrazio publikoari.
- Deskarbonizazioa: bioekonomia, ekonomia zirkularra eta ingurumena
Hasierako aurrekontua |
Emandako laguntzak |
Proiektu kopurua |
Inbertsioa, guztira |
9.000.000 |
8.464.245 |
221 |
53.429.898 |
Programak: bioekonomia, ingurumen-proiektuak, ekonomia zirkularraren arloko berrikuntza eta enpresa txiki eta ertain zirkularra.
Ikusi da hondakinen kudeaketarekin, bioekonomiarekin eta ekonomia zirkularrarekin lotzen diren ekimenei ekiteko interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertainek inoiz baino eskaera handiagoa egin dutela aurten. Horrek berretsi egiten du produkzio berritzaile eta jasangarriaren aldeko aitorpena eta kontzientzia. Izan ere, enpresa txiki eta ertainek ez dute apustu hori babesteko dirulaguntzarik espero; aitzitik, inbertsiorako proaktiboak dira.
2021eko abenduan ebatzitako programak Euskal Autonomia Erkidegoko baliabideen bidez soilik finantzatu dira; hala ere, urte amaieran, Ekonomia Zirkularreko beste programa bat jarri zen abian, eta programa horrek Next Generation Europako funtsetako 13 milioi euro jaso zituen. Deialdi horren zenbatekoa ebazteke dago eta, beraz, ez da plan honen balantzean aintzat hartu.
- Landa-eremuko eta itsasertzeko ekonomia
Hasierako aurrekontua |
Emandako laguntzak |
Proiektu kopurua |
Inbertsioa, guztira |
13.340.000 |
14.083.755 |
307 |
69.500.059 |
Programak: Erein, Leader, Itsaspen, sasoiko langileen bizitokia
2021ean, landa-eremuan eta itsasertzean ekonomia garatzeko egin den inbertsio osoa historikoa izan da. Eusko Jaurlaritzak baliabide gehiago jarri ditu, eta baliabide horiek eta tokiko erakundeen inbertsio-ahaleginak enpresa-dinamismoa bultzatu dute.
Covidak eragindako inguruabarrek, bestalde, landa-eremuetako jarduera ekonomikoa dinamizatzeko behar eta interes handiagoa piztu dute, eta, aldi berean, landa-eremuan bizi direnentzako azpiegitura eta zerbitzu berriak sortu dira.
- Lehen sektoreko enpresa txiki eta ertainak
Hasierako aurrekontua |
Emandako laguntzak |
Proiektu kopurua |
Inbertsioa, guztira |
18.640.506 |
12.376.655 |
260/231 pertsona |
21.180.119 |
Programak: flotaren modernizazioa, arrantza-garapeneko zonak, Itsasoratu*, produkzio ekologikorako trantsizioa, nekazaritza-ustiapenak, produkzio-hobi berriak, arrantza aldi baterako etetea.
Lehen sektoreko enpresa txikiek jarduera jasangarrirako trantsizioa bizkortu dute eta, aldi berean, beren produkzioaren zati bat dibertsifikatzearen aldeko berrikuntza-prozesuak txertatu dituzte.
- Elikagaien industria
Hasierako aurrekontua |
Emandako laguntzak |
Proiektu kopurua |
Inbertsioa, guztira |
45.906.407 |
41.288.656 |
664/20 pertsona |
134.482.229 |
Programak: Lehiatu sustapena, Lehiatu berria, MAE inbertsioa eta sustapena, Lehiatu Ardoa, Basque Wine Sustapena, On Ekin, Berriker I+G, I+G elikakatea, elikadura-digitalizazioa, Gastrokoop kooperazioa, elikagaien industriako doktoregaiak *
- Pertsonen kontratazioa eta prestakuntza
Doktoreak eta doktoregaiak |
Nazioarteko bekak |
Arrantza-bekak eta nautikako eta arrantzako bekak |
Trebakuntza digitala |
74 |
620 |
151 |
16.689 |
Programak: Bikaintek, elikagaien industriako doktoregaiak, BEINT bekak, Global Training bekak, Itsasoratu, nautikako eta arrantzako bekak eta Mikroenpresa Digitala programa
Enpresa txiki eta ertainei laguntzeko planean aintzat hartutako programa guztiek helburu komuna dute: Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertainek lehiakortasuna areagotzea, eta jarduera ekonomikoa eta enplegua mantentzea eta sortzea.
Nolanahi ere, enpresa edo zentro teknologikoetan kualifikazio handiko pertsonak kontratatzeko berariazko programak daude, eta 74 pertsona kontratatu dira programa horien bidez.
620 nazioartekotze-beka eman dira, nazioarteko enpresa-esparruan trebatutako giza baliabide gehiago egon dadin.
Arrantza gisako sektoreetan belaunaldi-txandakatzearen beharrak eraginda, gazteei zuzendutako 151 beka eman dira.
BEINT programaren kasuan, inoizko eskaera kopururik handiena izan da talentu-programetan: 465 eskaera 100 bekatarako. Talentu programetan, 2021ean, egiaztatu ahal izan denez, euskal gazte tituludunek gero eta interes handiagoa dute beka-programen bidez lantzen diren nazioarteko karreretan.
Digitalizazioaren aldeko beharrezko apustuaren ondorioz, 16.689 pertsona trebatu dira Spri Taldeak kudeatzen dituen Mikroenpresa Digitala programetan.