Euskararen Agenda Estrategikoa 2021-2024ren Jarraipen Batzordea osatu da
Euskararen Agenda Estrategikoaren jarraipen Batzordeak lehenengo bilera egin du Euskadiko Artxibo Historikoan, Bilbon, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua buru delarik. Bertan, Agendaren jarraipena egiteko bidea adostu dute, eta hainbat kidek hitza hartu dute beren sailek euskararen zeharkakotasuna bermatzeko egiten duten lanaren berri emateko.>
Eusko Jaurlaritzak 021eko azaroaren 2ko Gobernu Batzordean onartu zuen Euskararen Agenda Estrategikoa 2021-2024, legegintzaldi honetako hizkuntza politikaren lan-ildoak zein helburu estrategikoak zehazten dituen dokumentua.
Agendaren jarraipena egiteko Jarraipen Batzordeak honako kide hauek ditu: Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Hezkuntza sailburuordea, HABEko zuzendari nagusia, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria, IVAPeko zuzendaria eta Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzeko ordezkaria; era berean, partaide dira erakunde hauetako ordezkari politikoak: Osakidetza, Justizia, Ertzaintza, EITB, Eustat eta Emakunde.
Bileran, aurreko legealdiaren Agendaren ebaluazioa aurkeztu da eta Agendaren jarraipena egiteko batzorde teknikoa osatzea erabaki da.