
Artolazabalek azpimarratu duenez, “Estatuko segurtasun-indarren kide guztiak ez ziren torturatzaile izan eta euskal herritar guztiak ez ginen eraile izan”
- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak 6 milioiko aurrekontua prestatu du, erdi askatasuneko erregimenean zigorrak bete ahal izateko bizitegi-baliabideak ezartzeko
- Sailburuak EAEko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian espetxe-politiken inguruan lan egiteko azpitalde bat sortu dela ere iragarri du
Vitoria-Gasteiz, 2022/01/28
Juan Carlos de Julián-ek egin dio elkarrizketa Onda Ceron, gaur, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, eta honako hau esan du: “Estatuko segurtasun-indarren kide guztiak ez ziren torturatzaile izan eta euskal herritar guztiak ez ginen eraile izan": Oraintsu Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideek jasandako bidegabekeriari buruzko txostenari buruz galdetu diotenean, Artolazabalek honako hau esan du: “kolektibo horrek jasan zuen sufrimendua bidegabea izan zen: 357 pertsona erail zituzten eta 711 zauritu izan ziren ETAk eginiko atentatuetan”.
“Txosten horren bidez, pertsona horiek EAEn urratuta izan zituzten giza eskubideak defendatu nahi dira. Ez ditu inolaz ere justifikatzen edo babesten guardia zibilek edo polizia nazionalek EAEn eginiko giza eskubideen indarkeriak”, nabarmendu du. Artolazabalek, halaber, Eusko Jaurlaritzako ibilbidea amaitzen duenean aurkitutako gizartea baino pixka bat hobea uzteko desio pertsonala azaldu du. “Nire ustez, jasotzen ari garen eragindako kalteen aintzatespenen bidez eta urrats txiki bakoitzaren bitartez, aurrera goaz bide horretan”.
Justiziako titularrak eta Espetxe Politiken arduradunak honako hau esan du: “espetxe-erakundeak pertsonen zerbitzura gaude”, eta nabarmendu du urrian eskumenen eskualdatzea eraginkor egin zenetik, urrats irmoak eman dituztela, “gure eredua abian jartzeko”. Prozesu hori “zarata gutxi eginda eta askatasuna gabetuta duten pertsonen eta langileen egunerokotasuna aldatu gabe” egin da. “Gure helburua da espetxe-politika indibidualizatua ezartzea, askatasuna gabetuta duen pertsona bakoitza erdigune izanik ere egindako delitua eta biktimen egoera kontuan dituena”.
ETA banda terroristari lotutako pertsonak EAEko espetxeetara lekualdatzeko kontuari buruz galdetu diotenean, sailburuak honako hau esan du: “ETAk duela hamar urte baino gehiago utzi zion hiltzeari, eta salbuespen-politikek ez dute zentzurik egungo gizartean, eta, hori dela eta, askatasuna gabetuta duten pertsonek, EAEn duten sustraitzearen arabera, EAEko espetxeetara heltzen joango dira".
“Espetxe-politika EAEn ez da soilik ETAko presoetan zentratu behar”, esan du, eta EAEko espetxe-ereduaren hiru alderdiren garrantzian sakondu nahi izan du: berreztea, birsosializatzea eta gizarteratzea. “Askatasuna gabetuta duten pertsona guztiei aukerak eman behar zaizkiela sustatzen duen ereduaren alde egiten dugu, pertsona horiek egin duten delitua gorabehera, tratu bereizirik gabe. Eskubide eta betebehar berak izanik, mesede-traturik gabe. Gure ereduaren bidez, gizartean bermeekin gizarteratzeko bigarren aukera eduki ahal izateko lagundu nahi zaie”.
Eremu horretan, sailburuak EAEko espetxe-politikari lotutako Aukera - Gizarteratzeko Agentzia zabaldu izanak duen balioa nabarmendu du, eta azpimarratu du bere sailak 6 milioiko aurrekontua prestatu duela “erdi askatasuneko erregimenean zigorrak bete ahal izateko” bizitegi-baliabideak ezartzeko. “Horretarako, EAEko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiari espetxe-politiken inguruan lan egiteko azpitalde bat sortzeko eskatu diogu, halaber, pertsona horientzako aukeretan koordinatuta eta elkarlanean oinarrituta egiteko aurrera”.
Berdintasuna
Berdintasunaren eremuan, sailburuak azaldu du pasa den astean, Irene Montero Berdintasuneko ministroarekin batu ondoren, EAEn egiten ari den lana egokitzeko beharraren berri eman ziola. “Gure foru-aldundiak duela urte asko ari dira biktima horiei arreta emateko lanean, eta egokiena izango litzateke dagoeneko badugun Arreta Integraleko Zentrora egokitzea”.
Gainera, Beatriz Artolazabalek emakume biktimei arreta emateko 900 840 111 telefonoaren balioa nabarmendu du. “Satevi zerbitzuak urte asko daramatza EAEn indarkeria matxista jasaten duten emakumeei diziplina anitzeko talde baten bidez laguntzen. Hori dela eta, indarkeria matxistaren biktima direlako gutxieneko susmoa duten pertsonak Satevira hurbiltzera animatzen ditut, kontsulta bat egitera; izan ere, egoera hori gainditzeko aholkularitza jasoko dute”.
-
2022-01-29
Esperientziatik ikasteak, gizarte bat noraino joan daitekeen gaineratzearen arabera, eragina du haren endekapenean, indarkeria mota guztiek ez baitute oparotasunik ekartzen. Esaten dute dirua gaizki askoren errua dela behar den erabilera ematen ez zaionean, kontsumorako produktu bat erosi eta etekina nola atera edo etekin handiagoarekin aprobetxatzen ez dakienak bezala, eta ez galerek edo erosketek ingurumenean eta gizartean eragina dutelako.
-
2022-01-29
Aprender de la experiencia, hacia dónde puede ir una sociedad según se añadan factores influyan en su degeneración ya que todo tipo de violencia no trae prosperidad. Dicen el dinero tiene culpa de gran parte de males cuando no se le da el uso debido, como quien compra un producto de consumo y no sabe cómo sacarle rendimiento o aprovecharlo en mayor beneficio y no a pérdidas o comprar por comprar con impacto ambiental y social.