qrcode

Arantxa Tapia: “Bertako erakundeek lagunduta, gure enpresak izugarrizko proiektuak gauzatzen ari dira, ez daude geldirik Europako funtsen zain”

2022-01-26
  • Ukrainako egora gaiztotzeak, bertan kokatutako euskal enpresetan eta bertara esportazioak egiten dituztenetan eragin zuzena izateaz gain, orokorrean, energiaren prezioaren igoeran izan dezake eragina
  • Lan erreformari buruz, sailburuak azpimarratu du Euskadiko lan erreforma izan behar duela, “errespetatu egin behar da gure autonomia”

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua elkarrizketatu dute gaur goizean Euskadi Irratiko “faktoria” saioan. Bertan, besteak beste, Europako Funtsak eta Euskadiko enpresak gauzatzen ari diren proiektuak izan ditu hizpide. Tapia sailburuak nabarmendu du, bertako erakundeek lagunduta, Euskadiko enpresak izugarrizko proiektuak gauzatzen ari direla, “ez daude geldirik Europako funtsen zain”. “Europako funtsak etortzen direnean, ongi etorriak izango dira, baina ez gara horren zain egon eta ez gara egongo”, esan du. Zentzu honetan, azpimarratu du euskal enpresek mundu mailan lehiakorrak izan nahi badute, ezin dutela Europako Funtsen zain egon euren proiektuak aurrera eramateko; eta, beraz, baliabide propioak eta Eusko Jaurlaritzak jarritako baliabideak ari direla erabiltzen. “Lehengo urtean 400 milioi baino gehiago jarri genituen eta enpresek izugarrizko diru funtsak bideratu zituzten horretara”, adierazi du.  

Ukrainako krisiak Euskadiko enpresetan izan dezakeen eraginari buruz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak azaldu du han kokatutako euskal enpresetan eta bertara esportazioak egiten dituztenetan eragin zuzena izango lukeela; baina gogorarazi du, badagoela guztioi eragingo ligukeen gai bat: energia. Europara iristen den gasaren %40 Errusiatik dator, eta egoera gaiztotuko balitz, Euskadiri ez lioke zuzenen eragingo ez duelako gas hori erabiltzen, baina prezioren igora Europa guztian gertatuko litzake, eta lehendik ere goian dagoen prezioak gora egingo luke.

Bestalde, Arantxa Tapia sailburuak lan erreformaren inguruan esan du, Euskadiko lan erreforma izan behar duela, “errespetatu egin behar da gure autonomia”. Autonomia mailako hitzarmenak errespetatzearen garrantzia azpimarratu du sailburuak, “asko izan edo gutxi izan”.

 

3 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2022-01-26

    Erkidegoan dagoen gasa ustiatzeak eta geopolitikatik eratorritako inportazioekin eta prezioen gorabeherekin inguruneari ez eragiteak, gatazkak egonkortzen saiatzeko, badirudi ustiapenaren onurek gizartean inolako eraginik ez izatea bezala ere sortzen direla. Gero, energiaren garestitzeagatik protesta egiten dugu, gero eta kontsumitzaile gehiago daudenean puntu geografiko zehatzetan kontsumo-maila altuak sortzen baitituzte une jakin batzuetan. Gainera, gasezko pilak ere asma daitezke iturriko produktu gisa, beste produktu deribatu askoz gehiagoz gain.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2022-01-26

    Bien explotar el gas presente en la Comunidad y no impactar al medio con importaciones y vaivenes de precios derivados de la geopolítica luego para tratar de estabilizar conflictos parece también se generan dentro como que los beneficios de la explotación no repercutieran en la sociedad soporte de ningún modo. Luego protestamos por el encarecimiento de la energía cuando cada vez hay más personas consumidoras en puntos geográficos concretos generan picos de consumo en momentos determinados. Además se pueden idear también pilas a gas como producto fuente además de otros muchos más productos derivados.

  • Argazkia SN Robot
    @JuanBta48
    2022-01-26

    Comentario de Twitter:
    Arantxa Tapia: “Bertako erakundeek lagunduta, gure enpresak izugarrizko proiektuak... https://t.co/z6p1wgZ39t

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak