
Osakidetzak bere web-orrian 2018-2019rako LEP-erako izen-ematea ireki du
Eskabideak datorren otsailaren 24ra arte izapidetu ahalko dira
Lehen 1.611 plazetakoren bat lortu ahal izateko azterketak –haien artean Lehen Mailako Arreta sendotzeko deitutakoak– maiatzaren eta uztailaren bitartean izango dira
Osakidetzak, gaur, 2018-2019rako LEPerako izen-ematea ireki du. Eskabideak aurkezteko epea datorren otsailaren 24ra arte izango da, eta haiek Osakidetzaren web-orrian sortutako atalaren bidez izapidetzea lehenetsiko da.
Azaldu zenez, 2018-2019rako LEPak 3.535 plaza betetzeko eskaintza du, guztira, eta bi fasetan banatzen da. Orain irekiko den izen-ematea lehen fasearena da. Lehen fase horretan, 1.611 plaza eskainiko dira, guztira, 19 kategoriatan banatuta:
- ESP. FAMILIAKO MEDIKUA - LMT
- ESP. PEDIATRIAKO MEDIKUA - LMT
- ERIZAINA
- LAN-OSASUNEKO ERIZAINA
- OSASUN MENTALEKO ERIZAINA
- FISIOTERAPEUTA
- EMAGINA
- OPTIKA ETA OPTOMETRIAKO DIPLOMATUA
- LOGOPEDIAKO DIPLOMATUA
- TERAPEUTA OKUPAZIONALA
- GIZARTE-LANGILEA
- ANATOMIA PATOLOGIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
- AUDIOPROTESIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
- DIETETIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
- OSASUN-DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
- LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
- ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
- ERRADIOTERAPIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
- ADMINISTRARIA
Lehen talde horretan eskaintzen diren plazen artean, Lehen Mailako Arreta sendotzera bideratutakoak daude, eta hala dira Familia Medikuntzako 322 plazak eta Pediatriako 62 plazak. LEPek aukera emango du plantillak finkatzeko eta sare horretan eta osasun-sistema osoan egonkortasun handiagoa emateko.
Lehen fase horretako azterketak maiatzaren eta uztailaren bitartean izango dira, baina, laster, probak egiteko lekuari, egunari eta orduari buruzko informazio gehiago emango da.
Gainerako kategorien deialdia udaberrian egingo da, eta haren azterketak 2022aren amaieran.
IZEN-EMATEAK
Osakidetzaren web-orriak atal bat gaitu du 2018-2019rako LEPari buruzko kontsulta guztiak egin ahal izateko, dela oinarri orokor eta bereziak ezagutzeko, dela dauden kategoriak kontsultatzeko, dela deialdira aurkezteko eskaera egiteko. Honako hau da web-helbidea: https://www.osakidetza.euskadi.eus/profesionalak/-/enplegu-publikorako-eskaintza/
Salbuespen gisa, 2018-2019rako LEPen izen-ematea gaitutako bide telematikoen bidez egin ezin dutenek aurrez aurre egin ahalko dute honako leku hauetan: Donostiako Unibertsitate Ospitalea, Basurtoko Unibertsitate Ospitalea (Bilbo) eta Osakidetzako Zerbitzu Nagusiak (Gasteiz).
-
2022-01-26
Hola! Soy enfermero, me gustaría inscribirme en la OPE y tengo algunas dudas. En la acreditación lingüística (PL1 y PL2) ¿Qué hay que poner si no se tiene ninguna competencia del euskera? ¿En el caso de que no haya hecho ninguna OPE antes, en el apartado de marcar "opción A o B" se dejaría en blanco? Gracias
-
2022-01-25
Comentario de Twitter:
Osakidetza abre en su web la inscripción para la OPE 2018-2019 https://t.co/TLKu8ToPKM #barakaldo