Ostalaritzarako 22 milioiko laguntza berriek gaueko aisialdia eta enpleguaren babesa nabarmenduko dituzte (Gobernu Bilera 25-1-2022)

2022-01-25

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak agerraldia egin du gaur ostalaritzarako eta gaueko aisialdirako laguntza-programa berria, 22 milioi eurokoa, onartu duen Gobernu Kontseiluaren ostean.

Sailburuak azaldu duenez, Euskadiko ostalaritzak orain arte 100 milioi euroko laguntzak izan ditu: 15 milioiko lehenengo Covid laguntzak, Euskadiko ostalaritzarako 30 milioiko laguntzak, gaueko aisialdirako 8 milioiko laguntza espezifikoak eta Espainiako Gobernuaren Errege Dekretuaren ondorioz Ekonomia eta Ogasun Sailaren bidez ostalaritzarako emandako 45 milioiak.  “Beti lagundu izan diogu jarduerari, beste sektore batzuetakoei bezala, pandemiaren ondorio diren inguruabarrek bereziki eragin dietenean”. 

Abenduaren 28an hartutako neurrien eragin ekonomikoez jabetuta, beharrezkotzat jo da enpresa eta pertsona autonomo horientzat laguntza-programa berri bat gaitzea 3 irizpide argitan oinarrituta:

Lehenik eta behin, “laguntza hauek etengabeko hobekuntza-prozesuaren emaitza dira; izan ere, aurreko programen esperientzia ezarri dugu, ebaluatu ondoren eta sektorearen laguntzarekin eta ekarpenak kontuan hartuta. Horrela, xehetasun tekniko batzuk doitu ditugu justuagoak eta arinagoak izan daitezen”.

Bigarrenez, oinarrizko beste helburu bat da “laguntza hauek ahalik eta ekitatiboenak izatea, uste baitugu neurriek ez dutela eragin berbera izan establezimendu-mota guztietan. Horretarako, laguntza 3 multzotan modulatu dugu, berariaz bideratzeko eraginik handiena izan duten establezimenduetara, gaueko aisialdikoetara, hain zuzen ere”.

Eta, hirugarrenez, “enplegua da eta izango da beti Sailaren jardueraren oinarrian egongo den gakoetako bat. Deialdian sartu den berrikuntza nagusia establezimendu bakoitzeko langile-kopuruaren kalkulua da. Oraingoan, eta sektorean enpleguari eusteko ahalegin handiagoa egin behar izan duten jardueraren titularrak onuradun izateko, 2021eko azken hiruhilekoan alta egoera zeuden langileen batez besteko plantillaren txostena hartu da kontuan”.

Horrela, laguntza ulertu eta bideratu da, aurreko kasuetan bezala, jarduerari eusten laguntzeko oinarrizko helburuarekin, baina baita enplegua babesteko helburuarekin ere. Berez, jarduerari eusteari dagokionez, baldintza hori 4 hilabetetik 6ra luzatu da. Laguntza-programak 22 milioi euro izango ditu, eta hiru lerro bereizitan planteatu da:

  • Lehenengoa, II. taldean sailkatutako establezimenduentzat, kontzertu-aretoentzat eta I. eta III. taldeetan sailkatuta ez dauden eta ixteko ordutegia 1:00ak arte duten ostalaritzako establezimenduentzat.
  • Bigarren lerroa III. taldean sailkatutako establezimenduentzat, pubentzat eta ixteko ordutegia 2:30 arte duten taberna berezientzat.
  • Hirugarrena, IV. taldeko lokalentzat, eta ixteko ordutegia 4:30 arte duten dantzarako eta dibertsiorako establezimenduentzat.

Laguntzaren kopurua, enplegua babesteko bigarren helburu horri erantzunez, establezimenduko langile-kopuruaren arabera ezartzen da. Kalkulu hori egiteko, batez besteko plantillaren formula erabiltzen da. II. taldearentzat % 50eko ehunekoa ezartzen da, bai lan-bizitzaren txostenerako bai batez besteko plantillaren txostenerako. III. taldean ehunekoa % 60koa da lan-bizitzaren txostenerako eta % 40koa batez besteko plantillaren txostenerako, eta III. taldean ehunekoak dira % 80 lan-bizitzarako eta % 20 batez besteko plantillarako.

Horrela bada, kalkulu hori kontuan hartuta, kopuruak honela ezarrita geratuko lirateke:

1.- II. taldeko establezimenduak, kontzertu-aretoak eta I. eta III. taldeetan sailkatuta ez dauden ostalaritza-establezimenduak 11 ataletan banatu dira eta kopuruak 2.000 eurotik 6.000ra bitartekoak dira.

2.- III. taldeko establezimenduak, pubak eta ixteko ordutegia 2:30 arte duten taberna bereziak 4 ataletan banatu dira, eta kopuruak 6.000 eurotik 25.000 eurora bitartekoak dira.

3.- IV. taldeko establezimenduek, ixteko ordutegia 4:30 arte duten dantzarako eta dibertsiorako establezimenduek ere 4 atal dituzte, eta kopuruak 10.000 eurotik 70.000 eurora bitartekoak dira.

ESTABLEZIMENDU MOTA

Lan-bizitzaren txostena

Batez besteko plantillaren txostena

II. TALDEA

% 50

% 50

III.TALDEA

% 60

% 40

IV.TALDEA

% 80

% 20

 

ESTABLEZIMENDU MOTA

Langile-kopuruaren zenbaketa

EMAITZA

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

II. TALDEA

(Blokea 1 x 0,50) + (Blokea 2 x 0,50)

1 edo 2

2.000,00 €

3

2.300,00 €

4

2.400,00 €

5 edo 6

2.500,00 €

7

2.600,00 €

8

2.700,00 €

9

2.800,00 €

10

2.900,00 €

11tik 20ra

3.200,00 €

21etik 30era

4.500,00 €

31tik gora

6.000,00 €

III. TALDEA

(Blokea 1 x 0,60) + (Blokea 2 x 0,40)

1etik 4ra

6.000,00 €

5etik 10era

10.000,00 €

11tik 20ra

20.000,00 €

21etik gora

25.000,00 €

IV. TALDEA

(Blokea 1 x 0,80) + (Blokea 2 x 0,20)

1etik 4ra

10.000,00 €

5etik 10era

30.000,00 €

11tik 20ra

50.000,00 €

21etik gora

70.000,00 €

 

Iruzkin bat
  • 2022-01-25

    a partir de que dia se puede solicitar la ayuda?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan