Bederatzi milioi eurotik gora LEADER eremuetako landa-udalerrietako sustapen, garapen eta dibertsifikazio ekonomikorako (Gobernu Bilera 2022-1-25)

2022-01-25
  •  Euskadiko 2015-2020 aldiko Landa Garapenerako Programaren esparruan
  • 2017az geroztik, programa horren kargura konprometitutako laguntzak ia 39 milioi eurokoak izan dira 

Eusko Jaurlaritzako kontseiluak 2022rako laguntzen oinarriak onetsi ditu LEADER eremuetako landa-udalerrietako sustapen, garapen eta dibertsifikazio ekonomikorako, Euskadiko 2015-2020 aldiko Landa Garapenerako Programaren esparruan. Hain zuzen, plan horrek indarrean jarraitzen du 2023an NPE berria abian jarri arteko trantsizio-aldian. Ekitaldi honetarako zuzkidura ekonomikoa bederatzi milioi eurotik gorakoa da.

Laguntzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak kudeatzen ditu MENDINET Tokiko Ekintza Taldearekin batera, eta helburu dute ekintzailetza, kontratazioa eta etxebizitza eskuratzeko aukerak babestea. Halaber, enpresak sortzeko, handitzeko eta modernizatzeko inbertsioak egitea dute xede, bai eta oinarrizko zerbitzuen azpiegituretan eta landako eta itsasertzeko ingurunetako berrikuntzan inbertitzea ere.

LEADER eremurako aukeratutako euskal udalerriak hartzen dituen eremu geografikoan aplikatuko dira laguntzak (guztira 122; horietan, 93.000 pertsonatik gora bizi dira). Laguntzak dirulaguntza ez itzulgarriak izango dira, eta horiez baliatu ahal izango dira pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak zein pribatuak, nortasun juridikoa dutenak ala ez dutenak, edo unitate ekonomiko edo ondare banandu mota oro, nortasun juridikorik izan ez arren udalerri horietan aurreikusitako proiektuak eta jarduerak egin ditzaketenak. 

Laguntza-lerroen arabera

Laguntzen deialdi honek 9.112.000 euroko aurrekontu-zuzkidura du.

Funts horiek honela banatuko dira laguntza-lerroen arabera:

  • Ekintzailetza babesteko laguntzak: 000 euro.
  • Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko inbertsioei laguntzak: 180.000 euro.
  • Besteren konturako kontrataziorako laguntzak: 60.000 euro.
  • Azpiegiturak, oinarrizko zerbitzuak eta udalerrietako berrikuntza-lanak egiteko laguntzak: 432.000 euro.
  • Etxebizitzarako laguntzak: 000 euro.

 Eskariak aurkeztea 

Pertsona fisikoek modu presentzialean nahiz elektronikoan aurkeztu ahal izango dituzte eskariak.

  • Presentziala: eskari guztiak «MENDINET Landa Garapenaren Aurrerapenerako Elkartean» aurkeztu behar dira, helbide honetan: Arkauti kalea z/g, 01192 Gasteiz, Araba.
  • Elektronikoa: www.euskadi.eus/servicios

Pertsona juridikoek eta nortasun juridikorik gabeko erakundeek elektronikoki tramitatu beharko dute laguntza.

Eskariak aurkezteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratu eta biharamunean hasiko da eta 2022ko martxoaren 25ean amaituko da. Dena dela, epe hori baino lehen aurkeztutako eskariak onartuko dira, deialdiaren ekitaldian aurkeztu badira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko