Elkarlan Sariak
Berriak Ekonomia eta Ogasuna
qrcode

Azpiazuk, ELGA-N, Itun Ekonomikoak Nazioarteko eremuan duen eginkizuna eta EAE-KO Erakundeek Nazioarteko Erakundeetan presentzia izatea defendatu ditu eta "Euskadi Next" programa aurkeztu du Parisen

2022-01-28

 

2022.01.28 Paris. Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko Sailburuak bilera izan du, gaur goizean, Pascal Saint-Amans ELGAko Nazioarteko Fiskalitateko zuzendariarekin; haren lanak aurrerapen handia ekarri du, azken hamarkadan, nazioarteko eremuan zergatik salbuetsi eta ihes egiteari heltzeko, ELGAren BEPS proiektuaren ezarpenaren bidez. Proiektu horrek karga fiskala murrizteko erabiltzen diren jardunbide bidegabeei aurre egitea du helburu. Zehazki, Itun Ekonomikoak nazioarteko fiskalitatearen eremuan duen eginkizuna defendatu du Sailburuak, bai eta EAEko erakundeek BEPS proiektuan onartutako neurrien ezarpenean duten inplikazioa ere.  

Globalizazio ekonomikoaren eta herrialdeen zerga-sistema nazionalen artean koherentziarik ez dagoen egungo testuinguruan, eragileek –orokorrean multinazionalak– beren zerga-plangintza oldarkorra aurrera eraman ahal izateko moduko maniobrarako aukera sortu da. BEPS neurrien xedea da nazioarteko zerga-sistema konpondu eta, hala, haren arauetan koherentzia ematea.

Topaketan, ekonomiaren digitalizazioaren ondoriozko zerga-erronkei ere heldu zaie; kezka hori are handiagoa da, COVID-19aren pandemiaren ondoren, eta hala islatu da 2021ean ELGAn hartutako akordioan. Hark bermatuko du enpresa multinazionalek, 2023tik aurrera, % 15eko gutxieneko zerga-tasaren mende egotea. Neurri horiek EAEko fiskalitatean duten inplikazioak aztertu dira bilera horretan.

Pascal Saint-Amans eta bere taldea zerga-politikaren eta -administrazioaren zentroan garatzen ari diren lana aurrez aurre ezagutzea garrantzitsua da EAErentzat. Horrekin batera, AzpiazukItziar Agirre Ogasuneko Sailburuordearekin batera– Itun Ekonomikoaren bidez araututako EAEko zerga-sistemaren ezaugarri bereziak aurkeztu ditu, eta, bidez batez, Estatuari EAEko erakundeek nazioarteko foroetan parte hartzeko behin eta berriz eginiko eskaeraren berri eman du; izan ere, foro horietan gure zerga-erregimenean eragin zuzena duten zerga-kontuak eztabaidatzen dira.

Ekonomia eta Euskadi Next programa

Bilera horren ondoren, Pedro AzpiazukJordi Campás Ekonomia eta Plangintzako zuzendariarekin batera– topaketa izan du Laurence Boone Ekonomia Saileko zuzendariarekin eta ekonomista buruarekin, EAEko adierazle ekonomikoak partekatzeko, eta, batik bat, Eusko Jaurlaritzak bere Garapen Jasangarrirako Estrategiaren eta garapen jasangarrirako helburuekiko konpromisoen arabera ezarritako “BPGd baino haratago” bideratutako kudeaketa publikoko planteamendu batean sakontzeko. Gainera, EAEren iritziz Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoaren Europako funtsei eman beharreko ikuspuntua deskribatzeko aukera aprobetxatu du.

Lehen puntuan, Sailburuak jakinarazi du EAE buru dela ongizate-indizean Estatuko rankingean; hark 12 adierazle ditu kontuan, besteak beste, osasuna eta hezkuntza. Era berean, pobreziari eta gizarte-bazterkeriari buruzko rankingean, EAE da indize txikienak dituen autonomia-erkidegoa, neurri handi batean, gizarte-, zaintza- eta gizarteratze-politikak bultzatzeko egiten den aurrekontu-ahalegin handiaren ondorioz. Are gehiago, Europako herrialdeen artean, EAEk leku nabarmena du, Islandiaren eta Txekiar Errepublikaren atzetik baino ez dago eta.

Eremu ekonomikoan, EAEko ordezkaritzak ekoizpen-egituraren gaitasun eta indarguneak deskribatu ditu, egiaztatzeko Eusko Jaurlaritzak darabiltzan aurreikuspen ekonomikoek erakusten dutela EAEk 2022an Euroguneak baino bi puntu gehiago egingo duela gora (% 6,7, % 4,2ren aldean).

Eusko Jaurlaritzak giza garapen jasangarriaren estrategiaren zabalkundean aurrera egiten jarraitzeko baliabide publikoen orientazioa nabarmendu du. Orientazio horrek aukera ematen du ongizate-ikuspegia duten aurrekontuez hitz egiteko –zeinak ekonomiaren produktibitatea hobetzean oinarritutako hazkunde inklusiboa sustatzen baitu– eta, aldi berean, gizarte- eta ingurumen-desorekak arintzeko borrokatzeko.

Ildo horretan, 2022rako aurrekontuen diseinua nabarmendu da –aurrekontuak Covid-19ak eragindako krisi-egoerari aurre egitera bideratu dira–, bai eta haren ondorio ekonomiko eta sozialak ere.

Sailburuak topaketa aprobetxatu du Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismotik datozen Europako funtsen kudeaketa onak duen garrantzia azpimarratzeko, kontuan hartuta, haiek behar bezala erabiltzen badira, leheneratzeko tresna paregabea dela. Horretarako, Euskadi Next programa aurkeztu du, Europak eta Eusko Jaurlaritzak nahi duten trantsizio hirukoitzari erantzuten dioten EAEko proposamenak biltzen dituena: teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta sozial-sanitarioa. Hala, programa horren izaera estrategikoa eta eraldatzailea nabarmendu da, eta Europako funtsen erabileraren beharrezko izaera eraldatzailea irmotasunez nabarmendu da, EAEko etorkizuneko belaunaldientzako oparotasun-oinarriak finkatzeko.

EAEko ordezkaritzak ELGAn izan dituen topaketak amaitzeko, bilera bat egin da erakunde horretako Ekintzailetza, ETE, Eskualde eta Hirietako Zentroko zuzendariarekin, Lamia Kamal-Chaoui-rekin.

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @PedroAzpiazu
    2022-01-28

    Comentario de Twitter:
    🔗 https://t.co/W86EBCMLAX

    #Economía #Hacienda #GobiernoVasco

  • Argazkia SN Robot
    @ErrekaldeEAJPNV
    2022-01-28

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: 🔗 https://t.co/W86EBCMLAX

    #Economía #Hacienda #GobiernoVasco

  • Argazkia SN Robot
    @mikel_uriguen
    2022-01-29

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: 🔗 https://t.co/W86EBCMLAX

    #Economía #Hacienda #GobiernoVasco

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)