Eusko Jaurlaritzaren Familia Bitartekaritzako Zerbitzuak 13.395 pertsonari eman zien arreta, 2021ean
- Aurrez aurreko arretari eutsiko zaio, lau egoitzetan, osasun-segurtasuneko neurri zorrotzekin
- Gaur, Bitartekaritzaren Europako Eguna
Vitoria-Gasteiz, 2022/01/22
Familia Bitartekaritzako Zerbitzuak 13.395 pertsonari eman zien arreta, guztira, 2021ean. 2.093 espediente eta 16.828 esku-hartze izan ziren, guztira. 2020. urteko zifren antzekoak dira; orduan, 13.564 pertsonari eman zitzaien arreta –2021ean baino 169 gehiagori–, 2.022 espedienteren –2021ean baino 71 gutxiago– eta 17.909 esku-hartzeren –2020an baino 1.081 gehiago–– bidez. Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen doako zerbitzu publikoak, hala, 2020ko zifrei eutsi die.
Familia Bitartekaritzako Zerbitzua familiei arreta emateko eta esku-hartze estrajudizialeko zerbitzua da; espazio neutral bilakatzen da elkarrizketa bitartekaritzaren bidez berreskuratzeko. Metodo hori eraginkorra da edozein gatazkaren aurrean, zehazki bikotea apurtzen den egoeren ondoriozko gatazketan eta beste mota bateko familia-gatazketan. Borondatezko eta doako zerbitzua da, eta zuzenean jo daiteke hartara; alegia, ez dago zertan beste eremu batetik bideratu.
Bitartekaritza gatazken ebazpenean komunikaziorako eta entzuterako bide ematen duen espazioa da, eta aukera ematen du gatazkak elkarrizketan oinarrituta kudeatzeko, familia-gaiak judizializatu gabe.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eskaintzen duen zerbitzura jotzeko, hitzordua eskatu beharko da aurretik, honako telefono hauen bidez: 943 576 208 (Gipuzkoa); 945 171 125 (Araba) eta 944 277 788 (Bizkaia).
Zerbitzu honek 25 urteko ibilbidea du EAEn, eta 140.000 pertsona ingururi eman zaie arreta, gaur arte. Familia-gatazkako kasuistika askori eman diezaieke arreta, besteak beste, honako egoera hauen ondoriozkoei: bikoteak apurtu izana (ezkontideak edo izatezko bikoteak) edo familia-inguruneko beste gertakari batzuk, esaterako, gurasoen eta haien seme-alaben arteko gatazkak, familia biologikoaren eta harrerako familiaren artekoak, familien barruan herentziagatik daudenak, familia-negozioen ondoriozkoak eta abar.
Covid-aren aurkako neurri zorrotzak
Familia Bitartekaritzako Zerbitzuak aurrez aurreko jarduerari eusten dio, osasun-segurtasuneko neurri zorrotzekin: espazio guztiak sakon garbitzen dira; bitartekaritza-saio bat egin ondoren, erabili diren altzari guztiak desinfektatu egiten dira; modu berean, posible denean, gelak aireztatu egiten dira, saio bakoitzaren ondoren; txandak eta hitzorduak arrazionalizatu egin dira, itxaronaldirik egon ez dadin; horrek aireztatzeko, bulegoa desinfektatzeko eta ezarritako garbiketa-protokoloa betetzeko tarte nahikoa ezartzea dakar; manparak jarri dira bulegoko mahaietan eta bilera-mahaietan; gel hidroalkoholikoa banatzen zaio bertara doan pertsona bakoitzari; maskarak erabili behar dira derrigorrean; ahal den neurrian elementu komunak erabiltzea saihesten da, eta gutxienez bi metroko distantzia gordetzeko ahalegina egiten da.
2021eko zifrak
Familia Bitartekaritzako Zerbitzuan, zenbait esku-hartze mailatatik, 13.395 pertsonari (8.492 emakume eta 4.903 gizon) eman zaie arreta, eta, guztira, 16.828 esku-hartze egin dira (8.857 Bizkaian, 4.833 Gipuzkoan eta 3.138 Araban).
LANDUTAKO ESPEDIENTEAK 2021. URTEA |
BIZKAIA
|
ARABA |
GIPUZKOA
|
ESPEDIENTE KOP., GUZTIRA
|
|
1.161
|
436
|
496 (29 Tolosan)
|
2.093
|
2021EAN ARRETA JASO DUTENAK |
GIZONAK |
EMAKUMEAK |
GUZTIRA |
BIZKAIA |
2.532 |
4.574 |
7.106 |
ARABA |
1.012 |
1.457 |
2.469 |
GIPUZKOA |
1.359 |
2.461 |
3.820 |
PERTSONAK, GUZTIRA |
4.903 |
8.492 |
13.395 |
2021EAN EGINDAKO ESKU-HARTZEAK |
BIZKAIA |
ARABA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
|
8.857 |
3.138 |
4.833 |
16.828 |