Berriak Segurtasuna

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Aramaion

2022-01-19

Biktima, 65 urtekoa, Ertzaintzaren helikoptero batek eta Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteek erreskatatu behar izan dute, Kurutzeta mendian erori eta ukondoan eta sorbaldan min hartuta. Istripua izan duen gizona Galdakaoko ospitalera eraman du aireontziak. 

Istripua gaur, asteazkena, goizeko 09:30ean gertatu da. SOS DEIAK 112 larrialdietako zerbitzura egindako dei baten bidez ohartarazi dute mendian oinez zebilen gizon bat Aramaion, Kurutzetako gainaren inguruan, erori egin dela esanez.

 Gizona erreskatatzeko Ertzaintzako eta Osakidetzako baliabideak eta suhiltzaileak mobilizatu dituzte, eta, gizona zegoen lekura iristeko zailtasunak ikusita, Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikopteroak erreskatatu du biktima, eta ondoren Galdakaoko ospitalera eraman du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko