Berriak Segurtasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritza boluntario-elkarteei larrialdi-egoeretarako 50 segurtasun-kasko eta 8.000 identifikazio-eskumuturreko banatuko ditu

2022-01-19
  • Materiala Euskadiko babes zibileko 26 elkarteen artean banatuko da
  • 2021ean 410 identifikazio-txaleko eta azkar zabaltzen diren larrialdietarako 12 karpa banatu zituen

Eusko Jaurlaritza hasi da banatzen larrialdi-egoeretarako 50 segurtasun-kasko eta 8.000 identifikazio-eskumuturreko. Materiala Euskadiko babes zibileko 26 elkarteen artean banatuko du, eta, era horretara, larrialdietarako materiala banatzeko 2020an hasitako kanpainarekin jarraituko du. Iaz 410 identifikazio-txaleko eta azkar zabaltzen diren 12 karpa banatu zituen.

Oraingoan funtzio anitzeko kaskoak dira, eranskailu islatzaileez, lanpara-euskarriaz eta betaurrekoez hornituak eta eremu irekietako suteetan eta hiri-eremuko, landa-eremuko eta mendiko erreskateetan erabiltzeko modukoak. Kaskoek 112 anagrama dute, eta oso baliagarriak dira elkarretaratzeetarako eta ekitaldi handietarako.

Boluntarioen elkarteak ezinbestekoak dira Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sisteman, herritarrek babes zibileko lanetan parte-hartzea bideratzen baitute. Haien laguntza desinteresatuari, konpromisoari eta kualifikazio altuari esker, gure Erkidegoak segurtasun-maila handiagoa du.

Gaur egun 400 baino gehiago dira hiru lurralde historikoetako tokian tokiko talde eta elkarteetan dauden Euskadiko boluntarioak.

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2022-01-23

    Familiei prestakuntza gehiago ematea eta inplikatutako auzotasuna bultzatzea, atxikidura medikoko tratamenduei jarraitzen laguntzeko; baliabide teknologikoak erabiliz gero, larrialdiei aurrea hartzen laguntzea, alarma faltsuak izan beharrean, kasu batzuetan sistemak kolapsatu daitezke, arretaren lehentasuna oztopatuz.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2022-01-23

    Impulsar más formación a las familias y si cabe vecindad implicada, para ayudar a seguir tratamientos de adherencia médica, si caben con recursos tecnológicos ayuden a anticiparse a emergencias en vez de resultar falsas alarmas en algunos casos pueden colapsar sistemas al dificultar la prioridad de la atención.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)