Euskadiko gazteek diote 30 urterekin izan nahiko luketela lehen semea edo alaba

2022-01-19
  • Gazteen Euskal Behatokia: seme-alabak izan nahi dituzten Euskadiko gazteen kopuruak behera egin du pixkanaka
  • Asko desio dutela diotenen artean, ilusioa zertxobait handiagoa da emakumeen artean gizon gazteen artean baino ( % 35,9 eta % 30,6, hurrenez hurren).
  • Egunen batean seme-alabak izan nahiko lituzketenek adierazi dute horretarako adin egokiena 30,3 urtekoa dela.
  • Emakumeek uste dute egokiena 29,7 urte direla, eta gizonek 30,9 urte
  • 2022 Gazteen Europako Urtea

Vitoria-Gasteiz 2022 01 19

Seme-alabarik ez duten 30 urtetik beherako Euskadiko gazteen % 66,9k adierazi du gustatuko litzaiekela egunen batean seme-alabak izatea. Asko nahi dutenak % 33,1 dira, eta dezente nahi dutenak % 33,8. Gainerakoak gutxi edo batere nahi ez dutela edo horri buruzko ideiarik ez dutela diotenen artean banatzen dira.

 Datu horiek Justizia Berdintasunaren eta Gizarte Politiken Saileko Gazteen Euskal Behatokiak 2021eko abenduan egindako online inkesta batetik datoz, 15 eta 29 urte bitarteko 4.000 gazte baino gehiagoren laginarekin. Datu horiek aurreko urteetan jasotakoekin alderatuta, ikusten da seme-alabak izan nahi dituztela adierazten duten gazteen ehunekoa pixkanaka murrizten ari dela 2015etik. Agurtzane Llano Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak ikusten duenez,

 Seme-alabak izatea asko edo nahiko gustatuko litzaiekela diotenez ehunekoak gehituta, ez dago alde nabarmenik sexuaren edo adinaren arabera. Hala ere, asko desio dutela diotenez ehunekoei erreparatuta, 2021ean, desio hori zertxobait handiagoa da emakumeen artean gizon gazteen artean baino ( % 35,9 eta % 30,6, hurrenez hurren). Irrika hori handitu egiten da adinean aurrera egin ahala: 25-29 urte bitartekoen % 39,0k asko desio du, eta 15-19 urtekoen % 27,4k.

 Sexuaren eta adinaren faktoreak konbinatuz, emakumeen adinak gora egin ahala, seme-alabak izateko gogo handia dutenen ehunekoak ere gora egiten du. Gizon gazteen kasuan, adinean aurrera egin ahala, jarrera muturrekoenak areagotu egiten dira, hau da, bai asko maite dutenen ehunekoa, bai batere nahi ez dutenena. 

Bestalde, inkestan parte hartu duten eta egunen batean seme-alabak izan nahiko lituzketen gazteek adierazi dute horretarako adin egokiena 30,3 urtekoa dela. Emakumeek uste dute egokiena 29,7 urte direla, eta gizonek 30,9 urte.

 Adin ideal hori zertxobait atzeratzen da inkestatutako pertsonaren adina handitzen den heinean. 15 eta 19 urte bitartekoek adierazi dute 29,3 urterekin izan nahiko luketela aita edo ama; 20 eta 24 urte bitartekoen artean, berriz, 30,2 urte; eta 25 eta 29 urte bitartekoen artean, adin ideal hori 31,5 urtera atzeratzen da.

 Adin ideala

Adin ideala Euskadin lehen semea edo alaba izateko benetako adina baino txikiagoa da. Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) datuen arabera (Gazteen Euskal Behatokiaren webgunean kontsulta daitezke, demografia eta biztanleriaren atalean), Euskadiko emakumeek lehen semea edo alaba dutenean duten batez besteko adina 32,2 urtekoa da, hau da, emakumeen batez bestekoak ama izateko adin egokiena dela uste duena baino bi urte eta erdi beranduago.

 Oraindik seme-alabarik ez duten baina izan nahi duten gazteei galdetzen zaienean, lehenengo semea edo alaba horretarako aproposa dela uste duten adinarekin izan dezaketela uste duten ala ez, % 54,4k uste du oso edo nahiko gertagarria dela; % 32,8k, berriz, uste du gutxi edo batere ez dela gertatuko.

 Lehen semea edo alaba nahi den adinarekin izango dela dioen pertzepzioa ia hamar puntu jaitsi da 2019tik 2021era. 2019an, % 63,9k uste zuen oso edo nahiko litekeena zela; 2021ean, berriz, ehunekoa % 54,4ra jaitsi da.

Zehazki, 2021eko datuei erreparatzen badiegu, ikusten dugu adinean aurrera egin ahala behera egiten duela beren ustez ideala den adinean seme-alabaren bat izatea oso edo nahiko litekeena dela uste dutenen ehunekoak.

 Oro har, kontuan hartuta 30 urtetik beherako seme-alabarik ez duten hiru gaztetik bik soilik izan nahi dituztela etorkizunean ( % 66,9), horretarako adin egokiena nahiko berantiarra dela (30,3 urte) eta, hala ere, seme-alabak izan nahi dituzten gazteen erdiak baino gehixeagok uste duela adin horretan eduki ahal izango dituela ( % 54,4), ondorioztatzen da euskal gizarteak, Europar Batasunakoak bezala, erronka garrantzitsua duela.

Iruzkin bat
  • @iozamizu
    2022-01-19

    Comentario de Twitter:
    Euskadiko gazteek diote 30 urterekin izan nahiko luketela lehen semea edo alaba https://t.co/AXjrHtfH4D

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak