
Bingen Zupiria: “Gizarte honek bere segurtasunaren aldeko apustua egin du osasunari dagokionez, eta horrek oso baikorrak izatera garamatza. Orain bai, zuhurtziazko neurri batzuk mantendu behar ditugu”
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari elkarrizketa egin diote gaur Radio Euskadi-ko “Boulevard” saioan. Bertan, pandemiaz, hizkuntza politikaz eta Gernikako Estatutua betetzeaz hitz egin du, besteak beste.