Berriak Osasuna

Osasun Sailak aurreikusten den zehapen handiena jarri dio “La Polla Records”ek Vitoria-Gasteizen emandako kontzertuen antolamenduari, bi aldiz osasun-araudia ez betetzeagatik

2022-01-14

Musika-taldearen biraren arduradunek 6.000 euro ordaindu beharko dizkiote, guztira, altxor publikoari, bi ekitalditan arau-hauste berak egiteagatik: sarreran Covid Ziurtagiri Digitala eta egiaztagiriak ez exijitzea eta maskara erabiltzeko derrigortasuna ez betetzea.

         

          Osasun Sailak, hala, osasun-araudian aurreikusten den zehapen handiena jarriko du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak igorritako salaketan oinarrituta; hartan egiaztatzen da arau-hauste horiek egin direla Vitoria-Gasteizko Buesa Arena pabiloian 2021eko abenduaren 17an eta 18an izandako emankizunetan.

 

          Bi data horietan, EAE osasun-larrialdiko egoeran zegoen, eta, ondorioz, COVID-19aren Pandemia Kudeatzeko Neurriei buruzko Legean (ekainaren 24ko 2/2021 Legea) aurreikusitako zehapen-prozedura aplikatu behar da.

 

          Arau hori kontuan hartuta, kontzertu bakoitzeko 3.000 euroko isunak jarri dira; beraz, gutxieneko mailako arau-hauste larri gisa tipifikatu da eta, hala, zehapena, guztira, 6.000 eurokoa da.

         

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau