Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak Confebask-en Batzorde Exekutiboaren kideak hartu ditu

2022-01-13

Iñigo Urkullu Lehendakariak Confebask-en Batzorde Exekutiboaren kideak hartu ditu gaur goizean. Lehendakaritzan ospatu den bileran Idoia Mendia Bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua, Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua eta Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua ere izan dira.

Bi aldeek aurreikuspen itxaropentsuak partekatu dituzte 2022rako, inflazio handiaren eta koronabirusak Munduan duen intzidentziren ondorioz sortutako zuhurtasunak egon arren.

Bileran kezka partekatuak ere islatu dira, hala nola Covid19ak eragindako laneko alta-bajen egoerak eragindakoak, bai eta Euskadin lanerako ezintasun iragankorragatiko absentzien errealitateak eragindakoak ere.

Bileran, Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek dituzten erronkak jorratu dira. Besteak beste, euskal enpresen lehiakortasuna, inbertsioak erakartzea, talentuaren aldeko apustua, enpresen dimentsioa handitzea, erronka demografikoa, errotzea edo hezkuntza-sistema produkzio-sistemaren beharrekin lerrokatzea.

Besteak beste, lan-erreformaz ere hitz egin da, Eusko Jaurlaritzak ahalik eta adostasun sozial eta politiko handienarekin aurrera ateratzea espero baitu. Horretaz gain, pentsioen erreformaz edo fiskalitatearen hurrengo ebaluazioaz mintzatu dira.

Europako funtsen kudeaketari eta Euskadiko produkzio-sistema berreskuratzeko eta eraldatzeko eskainiko duten aukerari ere heldu zaie. Baia Euskadik dituen balio eta indarguneei ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak