Txotx denboraldi berria hasi da bertako sagarrekin egindako sagardoaren %40arekin

2022-01-12

Gaur ospatu da XXIX. Sagardo Berriaren Eguna Astigarragako Sagardoetxean, 2022ko txotx denboraldiari hasiera emateko. Aurkezpenaren ondoren, ohiko kupelen irekiera Gurutzeta Sagardotegian izan da, aurten Amak musika taldearen eskutik.

Sagardotegien denboraldi berria pandemiak eragindako egoeretara egokituz hasiko da. Sektoreak eta sagardotegiek osasun-neurriak betetzeko egindako ahaleginari esker, gune seguruak, erosoak eta erakargarriak sortu dira, kontsumitzaileek sagardo berriaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak, Jesús María García de Cos, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, Raul Perez Iracheta, 2022ko txotxaren irekiera ekitaldian parte hartu dute. Perez Irachetak azpimarratu nahi izan du sagardogintzaren sektoreak sagardoa egiteko sistema tradizionalak modernizatzeko azken urteotan hartutako konpromisoa.

Ekoizpen-sistemak eguneraketarekin batera, Eusko Jaurlaritzak sagardoa egiteko sagarra bertakoa izan dadin bultzatzen du. Helburu hori lortzeko, azken bost urteetan, sektorearen konpromisoari esker, Euskal Sagardoa Jatorri Izena garatu da, gaur egun Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako 49 sagardotegi eta 250 sagar ekoizle biltzen dituena.

Aurten, sagardoaren ekoizpenaren % 40 inguru Euskal Sagardoa izan da, eta asmoa da hemendik 10 urtera ekoizpenaren % 100 izatea. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak hainbat laguntza-lerro eskaintzen dizkio sektoreari sagasti berriak landatzeko, sagardotegietan lan egiteko eta salmenta-kanal guztietan sustapenean lan egiteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak