Berriak Lehendakaritza

Euskadik Frantzian duen ordezkaritza sortu eta arautzeko Dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2022-01-11

Maiatzaren 27ko 8/1994 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzkoak, besteak beste, harreman sozialak, kulturalak eta ekonomikoak instituzionalizatzea eta atzerrian diren euskal herritarrei bultzada eta babes integrala ematea fin- katu zituen helburu gisa; eta, horretarako, zenbait eskubide eta prestazio onartu zituen. Legea indarrean jarri zenetik, lankidetzan aritzeko eta parte hartzeko modu egokiak ezarri beharra ikusi da, hain zuzen ere finkatutako helburuak modu eraginkorragoan lortu ahal izateko.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan