Berriak Osasuna

Osasun Sailak kontaktu estuen proba diagnostikoak kolektibo kalteberetan zentratuko ditu

2022-01-11
  • Osakidetzak proba diagnostikoak egiteko sistema irisgarria izateko bide emango die kolektibo kalteberei

Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuak agerraldia egin du, gaur goizean, prentsaurrekoan, “kontaktu estuen” kasuan adostutako azken jarraibideen berri emateko, bai eta EAEko epidemiologiako, asistentziako eta txertaketako datuen berri emateko ere.

Hori horrela, Sagarduik esan du Osasun Saila urratsak emateko ahalegina egiten ari dela, kolektibo kalteberenetara errazago eta modu eraginkorragoan heltzeko, haiek baitira seigarren olatu honen ondorio larrienak jasaten ari direnak.

Azaldu duenez, orain arte, kasu positibo baten kontaktu estutzat jotzen diren pertsonak guztiei eskatu izan zaie Osakidetzari jakinarazteko, Osakidetzak proba diagnostiko baterako hitzordua bidal ziezaien, SMS bidez. Orain, berriz, talde hori mugatu egingo da, eta kolektibo kalteberetako kontaktu estuei baino ez zaie egingo proba diagnostikoa:

  • 70 urteko edo gehiagoko pertsonak
  • Immunodeprimituak
  • Haurdun dauden emakumeak
  • Edo gaixotasun kroniko moderatua-larria (bilakaera luzeko diabetesa edo kontrol txarrekoa, gaixotasun hepatiko kronikoa, giltzurrunetako gaixotasun kronikoa, besteak beste) erregistratuta dutenak

Gainerako biztanleek prebentzio-neurriak zorrotz bete beharko dituzte eta erne egon, sintomak agertzen ote diren.

 

Nola eskatu hitzordu diagnostikoa?

Esan du, bestalde, Osakidetzak proba diagnostikoak egiteko sistema irisgarria izateko bide emango diela kolektibo kalteberei, denboran luzatu gabe hartu ahal izateko hitzordua, proba diagnostikoa egin diezaieten, hiru modutara:

  • Euskadi.eus web-orriko “Nola jokatzen dut?” ataleko inprimakiaren bidez
  • Osasun-zentrora deituz.
  • Eta, gainera, Osakidetzak BIDE ZUZENA gaituko du, AURRETIKO HITZORDUA atalaren bidez. Atal horretan, lehen mailako arretako langileekin kontsulta egiteko edo txertaketarako hitzordua hartzen da. Orain, PROBA DIAGNOSTIKORAKO hitzordua eskatzeko aukera ere izango dute.

 

Amaitzeko, Sagarduik esan du EAEko egoera epidemiologikoa ez dela ona eta, hori dela eta, edozein motibo tarteko, oraindik txertoa hartu ez dutenak hartzera animatu ditu. “Osakidetzak zabalik jarraitzen du oraindik txertoa hartu ez dutenentzat. Mesedez, sasoiz zaudete: txertoa jarri!”, azpimarratu du.

 

 

 

12 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2022-01-14

    Aztertzea ea, epaiketa telematikoak bezala, probak modu telematikoan kudeatzea sendatutako pertsonak autokudeatutako langile fakultatiboekin, laneko altak arindu ahal izateko, enpresetako edo Administrazioko prebentzio-zerbitzuekin koordinatuta. Erabiltzailetzat ulertzen da, adibidez, bideokonferentzia-asistentziarekin egindako probak maneiatzea, erabiltzailearen ardurapean, eta pertsonal fakultatiboaren urrutiko asistentziarekin, prebentzio-zerbitzuen ordezkaritza balidatu ahal denean.

  • 2022-01-14

    Estudiar si como caben los juicios telemáticos, gestionar las pruebas de modo telemático con personal facultativo autogestionado por la persona sanada para poder agilizar las altas laborales en coordinación con los servicios preventivos de las empresas o de la Administración. Se entiende por persona usuaria entiende manejo pruebas por ejemplo con asistencia videoconferencia bajo la responsabilidad de la persona usuaria y del personal facultativo asiste a distancia cuando se pueda validar delegación con servicios preventivos.

  • 2022-01-12

    Babestu beharreko infekzio bakterianoa edo birala

  • 2022-01-12

    ya sea infección bacteriana o viral a proteger

  • 2022-01-12

    Antzeko patogeno bat aipatzearren, barerik gabeko taldeek, oroitzapen-dosi pneumokokoak, ikertu beharreko oreka-patogeno batzuk elkarreragin ditzakete.

  • 2022-01-12

    puedan interaccionar varios patógenos equilibrio a investigar.

  • 2022-01-12

    Por citar un patógeno similar se vacuna grupos sin bazo, neumococo dosis de recuerdo.

  • 2022-01-12

    Adingabe batzuek gaixotasuna hobeto pasatzen dutela esaten bada, haurtzaroan programatutako txerto batean helduaroan pertsona kalteberak gogoratzeko dosiak jartzen direla ematen du, eta, agian, txertoan antzeko birus indargetu bat jaso izana babes dezake. Edo portaera patogenoak ikertzea.

  • 2022-01-12

    Si se dice que hay menores pasan mejor la enfermedad es como que en una de sus vacunas programadas en la infancia se pone dosis de recuerdo a personas vulnerables en la edad adulta puede quizás proteger haberse sometido a un virus similar atenuado en la vacuna. O a saber a investigar comportamiento patógenos.

  • 2022-01-11

    Agian, lehenago antzeko birus baten eraginpean egon izanak lagundu dezake antzeko txerto baten oroitzapen-dosi bat eman izana bezala, prebentzio-neurriez gain, antitermikoekin ez gaixotzeko eramangarria eginez, osasun-preskripzioarekin hobe bada.

  • 2022-01-11

    Quizás haberse expuesto anteriormente a un virus similar puede ayudar como haberse dado una dosis de recuerdo de una vacuna similar además de medidas preventivas haciéndolo llevadero no enfermizo con antitérmicos si cabe mejor con prescripción sanitaria.

  • 2022-01-11

    Los no vacunados son los responaables de que los demás se contagien? GOTZONE, como " consejera de sanidad " tiene algún interés económico en que se vacune el 100 % de los ciudadanos? Todo esto en " saco roto"? Si es muy amable contestar. A Erkoreka le siento muy callado, como a otros....

Ekitaldiko kargudunak