Aldundiekin hitzarmenak sinatu eta bitartekoak eskualdatu ondoren, Errepide garraioaren transferentzia gauzatu da (Gobernu Bilera 2022-1-11)

2022-01-11
  • Bizkaia eta Gipuzkoa Arabarekin parekatu dira, eta transferentzia gauzatzeko eginkizunak eta giza, ondare eta aurrekontu baliabideak beren gain hartu dituzte, Transferentzien Batzorde Mistoak onartuta
  • Transferentziaren eraginkortasuna Aldundien, Eusko Jaurlaritzaren eta Garraio Ministerioaren arteko hitzarmenak sinatzearen zain zegoen 

Transferentzien Batzorde Mistoak Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Aldundiekin Errepide garraioaren inguruko giza baliabideak, aurrekontukoak eta ondarezkoak eskualdatzeari buruz hartutako akordioak onartzen dituen dekretua onartu du gaur Gobernu Kontseiluak. Era horretan, transferentzia eraginkorra bihurtu da, behin hiru foru erakundeek, Garraio Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak Foru Aldundiek Errepide garraioen gaineko eginkizunak beren gain hartzeko hitzarmenak sinatu ondoren. 

Joan den urteko maiatzean, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoak arlo horretako bitartekoak Euskadira eskualdatzea onartu zuen. Joan den abenduaren 29an, Jaurlaritza-Aldundiak Batzorde Mixtoak onartu zituen bitarteko horiek hiru Foru Aldundiei transferitzeko erabakiak. Egun horretan bertan, hiru foru erakundeek, Eusko Jaurlaritzak eta Garraio Ministerioak hitzarmenak sinatu zituzten, Errepide garraioaren funtzioak Aldundiei eskualdatzeko. Baliabideak eta funtzioak jaso ondoren, Errepide garraioaren gaineko eskuduntzak erabateko eraginkortasuna hartu du.

Konstituzioaren 1. Xedapen Gehigarriak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak EAEri ematen dizkiote Errepideko lurreko Garraioaren arloko eskumenak, eta foru organoei dagokie eskumen hori betearaztea. Orain arte, Euskal Autonomia Erkidegoa zen –Arabako lurraldea partzialki salbuetsita- Estatuak eginkizun horiek betetzen zituen erkidego bakarra. Izan ere, Estatuarekin indarrean zegoen hitzarmen baten ondorioz, 1950etik hona Arabako Aldundiak betetzen zituen funtzio gehienak gai honetan. 

Orain, Arabak bere gaitasuna handitzen du, arlo honetan eskualdatzeko dagoen eginkizun bakarra bere gain hartzen baitu, garraiorako eta haren jarduera lagungarri eta osagarrietarako gaitasun profesionaleko azterketak egiteari dagokionez. Eginkizun horiek garraio pribatuetan, arbitrajean eta garraioaren jarduera lagungarri eta osagarrietan betetzen zituenei gehitzen zaizkie. Gipuzkoak eta Bizkaiak orain arte ez zuten inolako ahalmenik arlo horretan, baina aurrerantzean Arabarekin parekatuko dira egin beharreko eginkizunei dagokienez. Bi lurralde horiei eginkizun horiek betetzeko giza baliabideak (hiru pertsona Bizkaira eta bat Gipuzkoara), ondare-baliabideak eta aurrekontu-baliabideak atxikitzen zaizkie.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko