Hauteskundeak 2024
qrcode

Abian da Euskadi Bono Dendaren bigarren fasea 2,5 milioi eurorekin

2022-01-10
  • Euskadi Bono Denda urtarrilaren 11etik martxoaren 31ra bitartean egongo da indarrean 10 euroko deskontuekin 30 euroko erosketa bakoitzeko

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Euskadi Bono Dendaren bigarren fasea jarri du abian erosketak suspertzeko. Hortaz, bihartik hasita martxoaren 31ra arte, erabiltzaileek dagozkien 5 bonuak trukatzeko aukera izango dute, baldin eta trukatu ez badituzte abenduaren 5ean amaitu zen lehen fasean.

Aurreko fasean 400.000 bonu baino gehiago kontsumitu ziren, eta bigarren fase honetan 258.000 deskontu-bonu izango dira, hurbileko saltokietan kontsumoa sustatzeko.

Euskadi Bono Dendaren ezaugarriek berdin jarraitzen dute: 10 euroko deskontua 30 eurotik gorako erosketetan, eta bonuak saltokian zuzenean trukatzea. 16 urtetik gorako pertsona bakoitzak 5 bonu izango ditu, eta lehen fasean erabili ez baditu oraingoan erabili ahal izango ditu.

4.300 saltoki baino gehiago elkartu dira ekimen honetara. Hurbileko saltokietan eta hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuetan erabil daitezke bonuak, besteak beste: ile-apaindegiak eta edertasun-zentroak; garbitegiak, tindategiak; argazki- eta fotokopia-zerbitzuak; markoztatze-zerbitzuak eta konponketa-establezimenduak.

 Atxikitako udalak

Euskadi Bono Dendak erakunde guztiei helarazi die ekimena, eta hainbat udal elkartu dira; hala, gehitu egin dira bonuen kopurua eta inbertsioa beren udalerrietan. Elkartu zen lehena Gasteizko Udala izan zen eta, ondoren, Derio, Erandio, Gueñes, Portugalete, Arrasate, Hondarribia, Legazpi eta Zumarraga. Bigarren fase honetan, hala nahi duten udalak elkartu ahal izango dira ekimen honetara.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko