Javier Hurtado sailburua: "Ostalaritzarako laguntza-programa berri bat jarriko dugu abian, gaueko aisialdia bereziki azpimarratuta"

2022-01-07

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak elkarrizketa bat eskaini du gaur SER irrati-katean. Bertan, turismoaren sektoreko 2021eko balantzea, emandako laguntzak eta ostalaritzarako laguntza-programa berria aztertu ditu.

Sailburuak EAEko turismo-sektorearen 2021eko balantzea aztertu du. "Urte gogorra izan da, baina sektoreak bere indarra eta erresistentziarako gaitasuna erakutsi ditu, gure profesionalen eta enpresen lan handiak eta pandemiaren aurretik egindako lanak, autonomia erkidego lehiakorrena bihurtu gintuen turismoaren alorrean", adierazi du.

Eta indar hori Espainia Berdearen eta Kantauriko erkidegoen tirakadaren garrantzian ere agertu da. Euskadi 3 alderditan nabarmentzen da. Lehenik eta behin, batez besteko tarifen errentagarritasun hobean eta logelako diru-sarreretan. Bigarrenik, desestazionalizazioa eta, hirugarrenik, hotel-okupazioaren zifrarik onenetan.

Ostalaritzari laguntzeko lantzen ari diren programa berriari dagokionez, sailburuak azaldu du beste urrats bat eman nahi dela kalitatezko enplegua sustatzeko laguntza-programa honetan.

"Enplegua mantentzeko betekizuna sartu nahi dugu, aurreko laguntzek barne hartzen zuten jardueraz gain, enplegua mantentzeko ahalegina egin dutenentzat onuragarria izango den kalitatezko enplegua finkatzeko azken helburuarekin", amaitu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak