Berriak Segurtasuna

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek eskalatzaile bat erreskatatu dute Anboton

2022-01-01

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek atzo arratsaldean argi faltagatik jaisten jarraitu ezin zuen eta pitzadura batean geratu zen eskalatzaile bat erreskatatu dute gaur, larunbata.

 Atzo gaueko hamaikak aldera eskalatzaile bat larrialdiei aurre egiteko SOS DEIAK 112 zerbitzuarekin harremanetan jarri zen arratsaldean Anboton eskalada bertikala egiten aritu zela eta, ilundu zuenean eta argi faltagatik jaisten jarraitu ezin zuenez, pitzadura batean babestu zela esanez. Gauean zehar eskalatzailearekin harremanetan egon dira, eta goizeko lehenengo orduan, baldintza klimatologikoak zirela eta hasiera batean airez erreskatatu ezin zutenez, larrialdiei aurre egiteko teknikari batek Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko baliabideak mobilizatu ditu eta egoera onean zegoen eskatzailea erreskatatu dute.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan