Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak eta Asturiasko Printze-printzesak Baque Culinay Center-a inauguratu dute

2011.eko irailak 26

Basque Culinary Center-en, Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakultatea eta munduan paregabea den B+G zentro bat daude.

Zentroa aitzindaria da, gastronomia-arloko prestakuntza zientzia-diziplina bihurtu baitu. Gainera, Espainiako lehen gastronomia-titulua jarri du abian.
Proiektua martxan jarri izana ospatzeko, haren arduradunek bi ekitaldi egin nahi izan dituzte, gizarteari lau urte hauetan emandako babesa eta laguntza eskertzeko. Inaugurazioak Euskadi Goza ezazu-ren babes berezia du.

Inflexio-puntu bat Euskadiko gastronomiaren historian. Gaur, Basque Culinary Center inauguratzean, zientzia-maila hartzen du gastronomia. Halaber, Espainian lehen aldiz, gastronomia unibertsitate-diziplina da. Eta hori guztia Mondragon Unibertsitateko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Fakultatearen bidez gertatu da, eta Elikadura eta Gastronomiako Ikerketa eta Berrikuntza Zentroaren bidez. Gainera, B+G zentro bat duen gastronomia-unibertsitate bakarra da munduan.

Asturiasko Printze-printzesek, Patxi López lehendakariak lagunduta, eta Iosu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektorearen eta Joxe Mari Aizega Basque Culinary Center-eko zuzendariaren eskutik, gastronomia-prestakuntzaren tenplu honen instalazioak ezagutu dituzte, zenbait pertsona ospetsurekin batera. Erakunde-ekitaldi bat izan da. Bertan, erakunde-, enpresa-, unibertsitate-, teknologia- eta kultura-arloetako 200 gonbidatu baino gehiago izan dira.

Horrela hasten da Basque Culinary Center-en ibilbidea, bere helburua bete nahian: bai Euskadiko gastronomia bai arlo horretako prestakuntza eta ikerketa nazioarteko erreferentzia izatea. Oinarri sendoak ditu. Proiektu sendoa da, euskal sukaldarien laguntza duena. Sukaldariek proiektuaren patronatuan hartzen dute parte. Eta munduko sukaldaririk onenak dira, hain zuzen, proiektuaren enbaxadoreak. Gainera, hainbat mailatako erakunde, enpresa eta elkarteek babesten dute proiektua. Eta urriaren 3an, Espainian egingo den Gastronomia Zientzien eta Sukaldaritza Arteen lehen gradua martxan jarriko da. Eta gainera, Basque Culinary Center-eko B+G zentroa nazioarteko erreferentzia izango da.

2 iruzkin
  • @xpablog
    2011.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Lehendakari y los Príncipes, inauguran el Basque Culinary Center. http://t.co/BpyiuCbB

  • @lqcdonmanuel
    2011.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Lehendakari y los Príncipes, inauguran el Basque Culinary Center. http://t.co/BpyiuCbB

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria