Bihar irekiko da toki entitateentzako "Gauzatu Energia" laguntza programaren epea 90M €-rekin

2021-12-30
  • Eskaerak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 31ean hasiko da, eta programarako aurrekontua agortzen denean edo 2030eko abenduaren 31n amaituko da.

 

  • Toki-erakundeek eta haien mendeko enteek Energia Jasangarritasunari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legean aurreikusitako jarduketak bultzatzeko baliagarriak izango diren interesik gabeko aurrerakin itzulgarriak eskatu ahalko dituzte.

 

  • Eusko Jaurlaritzaren izapidetze elektronikoko aplikazioa erabilita egin beharko da aurrerakinen programari buruzko espedienteen izapidetze osoa.

Bilbo, 2021eko abenduaren 30a. Bihar, abenduak 31, irekiko da “Gauzatu Energia” laguntzak lortu nahi dituzten toki-erakundeentzat (udalak, mankomunitateak, kuadrillak, ermandadeak, administrazio-batzarrak...) eta haien mendeko enteentzat (udal-enpresa publikoak, fundazioak edo partzuergoak) eskaerak aurkezteko epea. Energia-efizientziako proiektuak, eta instalazio berriztagarriak eta mugikortasun jasangarria bultzatuko dituen proiektu bat dugu, betiere zero intereseko aurrerakin itzulgarrien bidez.

90 milioi euroko aurrerakinen hornidura ekonomikoa duen neurri hori kudeatuko du Energiaren Euskal Erakundeak, FEI Finantzen Euskal Institutuaren aurrekontuei jarraikiz. Energia-efizientziaren esparruari dagozkio inbertsio hautagarriak; kaleko argiak, eraikinetako efizientzia, inguratzaile termikoa eta energia berriztagarrien instalazioak. Alde batetik, produkzio elektrikorako energia berriztagarrien instalazioak bultzatuko dira, hau da, fotovoltaikoak, eolikoak edo minizentral hidroelektrikoak. Laguntzak jasoko dituzte, halaber, produkzio termikorako instalazio berriztagarriek, hala nola biomasak, bero-ponpek, aerotermiak, geotermiak... Era berean, mugikortasun-jasangarriaren arloko jarduketak ere programan aurreikusita daude.

Izapidetzea eta zenbatekoak

Eusko Jaurlaritzaren Tramitagune izapidetze elektronikoko aplikazioa erabilita egin beharko da aurrerakinen programari buruzko espedienteen izapidetze osoa, Euskadi.eus webgunean eta EEEren webgunean (www.eve.eus) eskuragarri dagoen aplikazio hori erabilita, hain zuzen ere. https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/eee-gauzatu-energia-2022-eu/web01-s2ekono/eu

Lehia edo konkurrentzia jarraitua izango da aurrerakin itzulgarrien eskaeren ebazpenak bideratzeko prozedura, eta, beraz, aurkezten diren hurrenkeraren edo ordenaren arabera aztertu eta bideratuko dira eskaerak, eta modu egokian formulatuak eta beteak egongo diren heinean eta hurrenkeran bideratuko dira.

Aurrerakinen zenbatekoa

Toki-erakundeek egikaritutako inbertsioek kostu hautagarriaren % 70eko aurrerakin itzulgarria izango dute. Gehigarri gisa, herri txiki eta ertainei aurrerakinen programarako sarbidea errazteko, 5.000 biztanleko edo hortik gorako udalerriek % 30eko gehikuntza lortu ahalko dute, eta 5.000 eta 20.000 biztanle bitarteko udalerrien kasuan, aldiz, % 20ko gehikuntza lortu ahalko da.

Udalaz gaindiko toki-erakundeentzat eta udalerri baten baino gehiagoren partaidetza duten gainerako onuradunentzat, erakunde eskatzailean parte hartzen duten udalerri guztien biztanle kopuruen batura hartuko da kontuan.

Proiektu bakoitzeko milioi bat euroko aurrerakin itzulgarriaren gehieneko zenbatekoa ezartzen da laguntzaren muga orokor gisa, eta aurrerakin itzulgarriaren gehieneko zenbatekoa 10 milioi euro izango da onuradun bakoitzeko. Programara biltzeko inbertsioaren gutxieneko kostu hautagarria eskaera bakoitzeko 50.000 euro izango da.

Esparrua eta abiarazteko neurria

Energiaren Euskal Erakundeak eta Finantzen Euskal Institutuak Euskadiko administrazioen eta toki-erakundeen eskueran jartzen dute finantza-erreminta hau beren energia-efizientzian eta iturri berriztagarrien bidezko horniduran hobekuntza horiei ekin diezaieten, betiere Energia Jasangarritasunari buruzko Legearen esparruan. Aurretik, abiarazteko neurri gisa, 10 milioi euro bideratu dira energia-hobekuntzako proiektuak planifikatzeko beharrezkoak diren aldez aurreko azterlan eta auditoriak egiteko, baita hiri-mugikortasun jasangarriko planak eta bideragarritasun-azterlanak egiteko ere. Maiatzaren 19an hasi ziren indarrean laguntza horiek, eta aurreikusitako hornidura agortu arte edo gehienez ere 2023ko ekainaren 30era arte egongo dira indarrean.

 

2 iruzkin
  • 2022-01-04

    Procurar no queden zonas específicas mejor rendimiento instalaciones no queden sin autoabastecimiento sin aportar soluciones proyectos viables, para lo que hay que trabajar mucho las distintas comunidades ver de dónde se puede ahorrar ineficiencias incluso con trabajo voluntario comunitario si cabe no haya habitualidad corresponda a un trabajo ordinario informando a los distintos ayuntamientos de estos hechos no se quede sin cobertura hacer cosas anárquicas.

  • 2022-01-04

    Eremu espezifikoak ez geratzeko errendimendu hobea duten instalazioak ez geratu autohornikuntzarik gabe proiektu bideragarririk eman gabe; horretarako, komunitateek lan handia egin behar dute ikusteko non aurreztu daitezkeen eraginkortasunik ezak, baita komunitate-lan boluntarioaren bidez ere, ohikotasunik ez badago, ohiko lanari baitagokio, eta udalei gertakari horien berri eman behar zaie, eta ez gera estaldurarik gabe gauza anarkikoak egitea.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko