Berriak Segurtasuna

Euskalmetek eguraldi egonkorra iragarri du Urtezahar eta Urteberri egunetarako

2021-12-28
  • Tenperaturak urte-sasoi honetarako ohikoa dena baino altuagoak izango dira
  • Bi egunetan goi-presioak eta hego-haizea nagusituko dira

Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziak eguraldi egonkorra iragarri du Urtezahar eta Urteberri egunetarako. Tenperaturak urte-sasoi honetan ohikoa dena baino askoz ere altuagoak izango dira, batez ere isurialde kantauriarrean, 20 ºC-ak gainditu baitaitezke goi-presioen eta hegoaldetik joko duen haizearen eraginez.  

Euskalmeten arabera, abenduaren 31an, egunaren hasieran, zerua garbi egongo da eta behe-lainoa izango da barnealdeko zenbait puntutan. Tenperatura minimoak 5 ºC-tik beherakoak izan litezke Arabako zenbait lekutan.

Egunean zehar hego-haizea nagusiko da eta indartsuagoa izango da Bizkaian eta Gipuzkoan, batez ere mendialdeetan. Horren ondorioz tenperaturak oso goxoak izango dira, batez ere eguneko ordu zentraletan. Horrela, tenperatura maximoak 20-22 ºC ingurukoak izan litezke isurialde kantauriarrean eta 16-18 ºC ingurukoak EAEko gainerako lurraldeetan.

Urteko lehenengo eguneko eguraldia abenduaren 31koaren oso antzekoa izango da. Egunaren lehenengo orduak berriz ere hotzak izango dira, batez ere Arabako zenbait lekutan, eta minimoak 5 ºC-tik beherakoak izan litezke. Bizkaian eta Gipuzkoan tenperatura minimoak 8 eta 11 ºC artekoak izan litezke.

Iragarpen eguneratuak jarraitzea gomendatzen da Euskalmeten webgunearen bidez (www.euskalmet.euskadi.eus) eta Twitter (@Euskalmet) bidez, edo “Abisuak nahieran” zerbitzuan alta emanda. Larrialdietarako deitu 112 zenbakira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak