Bertan behera gelditu da EGOren neguko topaketa
Euskal Herriko Gazte Orkestrak bertan behera utzi du neguko topaketa, musikarien artean Covid kasuak antzeman ondoren. Birusaren zabalkundea etete aldera eta erantzukizuna ardatz hartuta, osasuna lehenetsiz, zuzendaritzak topaketa eteteko erabakia hartu du.
Une honetan, EGO Musikenen zegoen, neguko topaketa egiten, barroko garaiko musikaren inguruko egitaraua prestatzen. Prestaketa lanen ondoren, kontzertu bira egitea aurreikusita zuen gazte orkestrak Tolosan (abenduak 31), Donostian (urtarrilak 2), Bilbon (urtarrilak 3) eta Gasteizen (urtarrilak 4).
Sarreren itzulera egiteko, erosleak antzoki edota auditorioekin harremanetan jarri beharko dira.