Elkarlan Sariak
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Elankidetzak Euskadi eta Kubaren arteko elkarlana babestuko du zientzia, teknologia eta berrikuntza alorrean (Gobernu Bilera 2021-12-28)

2021-12-28

Gobernu Kontseiluak onartu du 200.000 euroko dirulaguntza zuzena Tecnalia Research & Innovation zentroari. eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kudeatuko du laguntza eta Habanako Unibertsitateko Berrikuntza eta Garapenerako Fundazioarekin elkarlana sustatzeko balioko du. Euskadi-Kuba berrikuntza ekosistemak konektatzen garapenerako lankidetzaren ekimenaren helburua da aliantzak eta esperientziak trukatzea zientzia, teknologia eta berrikuntza alorrean. 

Ekimen honek lagundu nahi du, besteak beste, berrikuntza teknologiko-zientifikoa, talentu teknologikoa erakartzea eta ikerkuntza bikaintasuna bezalako erronkei elkarrekin aurre egiten, garapen sozial eta ekonomikoa hobetzeko. 

Hala, Euskaditik Kubako berrikuntza ekosistemarekin partekatuko dira ikasitako jardunbide egokiak eta ikasgaiak, eta bertan parte hartzen duten euskal eragile guztien ikuspegia eta interakzioak txertatuko dira. Kubak, bere aldetik, gauza bera egingo du, eta bere ezagutza eta esperientzia partekatuko ditu berrikuntzaren euskal ekosistema elikatzeko. 

Ekimena Kubako Gobernuaren Kanpo Merkataritzako eta Atzerriko Inbertsioko Ministerioak (MINCEX) eta eLankidetzak 2020ko uztailean sinatutako garapenerako lankidetzaren arloko ulermen memorandumaren baitan dago. Memorandumak bi lurraldeen arteko garapenerako lankidetzako jarduera arautzen du, eta esplizituko jasotzen ditu zientzia, teknologia eta berrikuntza bultzatu beharreko sektore gisa.

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2022-01-02

    Zientziako bokazioetan gehiago inbertitzea, zientziak huts egiten badigu kanpoan gera baikaitezke ahal duenak.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2022-01-02

    Invertir más en vocaciones en ciencia ya que si nos falla la ciencia podemos quedar a la intemperie sálvese quien pueda.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko