
Eusko Jaurlaritzak erabaki du Estatuak aktibatutako Funtsa Lurralde Historikoekin banatzea pandemiak aurrekontuan izandako inpaktua neutralizatzeko (Gobernu Bilera 2021-12-28)
Abuztuaren 3an Euskadik 644,5 M€ jaso zituen Estatuak aktibatutako baliabideetatik pandemiak aurrekontuan izandako inpaktua neutralizatzeko, 684/2021 Errege Dekretuaren bidez. Funts horiek, Autonomia Erkidegoei banatuak, baldintzarik gabekoak dira eta oinarrizko zerbitzu publikoak indartzeko ez ezik —osasuna, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuak, besteak beste— beste eskumen batzuk baliatzeko ere erabil daitezke. Horregatik onetsi du gaur Gobernu Kontseiluak 188 M€ (% 29,19) Lurralde Historikoen artean banatzea.
Eusko Jaurlaritzak egokitzat jo du finantza-lankidetzarako neurriak ezartzea, erakundeen arteko beharrezko koordinazioa eta lankidetza ardatz hartuta.
Horretarako, gaur arratsaldean bertan, 18:00etan, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren ezohiko batzar bat egingo da telematikoki, baliabideen banaketa adosteko, Ekarpenen Legean ezarritako koefizienteen arabera. Hortaz, banaketa honako hau izango litzateke:
|
|
M€ |
EUSKO JAURLARITZA |
% 70,81 |
456,37 |
LURRALDE HISTORIKOAK |
% 29,19 |
188 |
|
ARABA |
30,4 |
|
BIZKAIA |
94,79 |
|
GIPUZKOA |
62,9 |
-
2021-12-29
Comentario de Twitter:
RT @PedroAzpiazu: Más información en irekia: https://t.co/2YX6YV7rbu -
2021-12-28
Comentario de Twitter:
RT @PedroAzpiazu: Más información en irekia: https://t.co/2YX6YV7rbu -
2021-12-28
Comentario de Twitter:
RT @PedroAzpiazu: Informazio gehiago irekian: https://t.co/io40HJ2gn4 -
2021-12-28
Comentario de Twitter:
RT @PedroAzpiazu: Más información en irekia: https://t.co/2YX6YV7rbu -
2021-12-28
Comentario de Twitter:
RT @PedroAzpiazu: Informazio gehiago irekian: https://t.co/io40HJ2gn4