Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatuko du Garraio, Mugikortasun eta Hiri-Agendako Ministerioarekin, Europako Funtsekin eraikin publikoak birgaitzeko sustapen-programa gauzatzeko (Gobernu Bilera 2021-12-28)

2021-12-28

Eusko Jaurlaritzak Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioarekin hitzarmena sinatzea onartu du, Eusko Jaurlaritzari zuzeneko laguntzak emateko, eraikin publikoak birgaitzeko sustapen-programa (PIREP) gauzatzeko. Helburua da titulartasun publikoko eta erabilera publikoko eraikinak modu jasangarrian birgaitzea. Berreskuratze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan, Europako Errekuiliazio eta Errekuanismo Funtsekin. Programa horrek 1.080M €ditu; horietatik, 480M € Automia Erkidegoetarako  dira, eta 22,46M € iritsiko dira Euskadira. 

Eusko Jaurlaritzak hainbat sailetako eraikinak aukeratu ditu: Kultura, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumena, Hezkuntza, Gobernantza Publikoa eta Segurtasuna. Gainera, hautaketa bat egin da eta erreserba-zerrenda bat sartu da. Zerrenda horretan, sinatu beharreko hitzarmenaren 1. eta 2. faseetan adierazitakoak ezarritako epeen barruan amaitu ezin diren kasuetarako beste jarduera osagarri batzuk agertzen dira. 1. fasean, 2022ko abendua baino lehen lizitatu eta 2024ko abendua baino lehen gauzatu beharreko proiektuak sartzen dira, eta 2. fasean, berriz, birgaitu beharreko metro koadroen % 80 gutxienez 2024ko abenduan esleituta egon behar dutenak eta 2026ko martxoan gauzatutako lanak. 

Eusko Jaurlaritzak aldebiko hitzarmena sinatu ondoren jasoko du transferentzia, eta horrekin aurreikusitako jarduerak finantzatuko ditu, inbertsioak kontratatzea eta gauzatzea bere gain hartuz. 

ERAIKINEN ZERRENDA 

 

DEPARTAMENTUAK

ERAIKINAK

 MRR PIREP

 

1.FASEA

KULTURA

Energia berriztagarriak era efizientziaren hobekuntza EITB Bilboko egoitzan

2.552.500

 

 

EKONO. GARAP, IRAUNK, JASANG

Bizkaiko Parke Teknologikoko 100. eraikina. Inguratzailea eta kontrol instalazioen hobekuntza

1.448.000

 

SEGURTASUNA

Sestaoko Ertzaintzaren Komisaldegia

1.260.000

 

 

5.260.500

2.FASEA

HEZKUNTZA

IES Mungia BHI

3.570.248

 

 

 

IES ALZA BHI

2.538.816

 

 

IES Francisco De Vitoria BHI

2.183.000

 

SEGURTASUNA

Donostiako Ertzaintzaren Komisaldegia

3.150.000

 

GOBERNANTZA

Lakua 2 Eraikineko egurraren aldaketa

1.860.108

 

KULTURA

Energia berriztagarriak, inguratzaile eta efizientziaren honekuntza EITB Miramongo egoitzan

3.901.328

 

 

 

 

17.203.500

 

GUZTIRA

 

 

22.464.000

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko