Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak erabaki du pandemiak aurrekontuetan duen eragina neutralizatzeko Estatuak aktibatutako funtsa lurralde historikoen artean nola banatu
Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak ezohiko bilera egin du gaur arratsaldean bide telematikotik, eta pandemiak aurrekontuetan duen eragina neutralizatzeko Estatuak aktibatutako baliabideei dagozkien 188M€, Ekarpen Legeak ezartzen dituen koefizienteekin lerrokaturik, lurralde historikoen artea nola banatu erabaki du.
Kopuru hori joan den abuztuaren 3an, 684/2021 EDan xedatutakoari jarraituz, Euskadik kontzeptu horrengatik jaso zituen 644,5M€-en % 29,19 da.
Autonomia-erkidegoei banatu zaizkien funts horiek baldintzatu gabeak dira, eta oinarrizko zerbitzu publikoak, hala nola osasuna, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuak, indartzeko ez ezik beste eskumen batzuk egikaritzeko ere erabil daitezke.
Horrela, hauxe izango da banaketa:
|
|
M€ |
EUSKO JAURLARITZA |
% 70,81 |
456,37 |
LLHH |
% 29,19 |
188 |
|
ARABA |
30,4 |
|
BIZKAIA |
94,79 |
|
GIPUZKOA |
62,9 |