Berriak Justizia eta Herri Administrazioa

Idoia Mendiak jaso du gaur Espetxeen Arloko Gizarte-Merituko Zilarrezko Domina

2011-09-23

Barne Ministerioak Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazioak gizarteratzean eta zigorrak eta ordezko neurriak betetzean egiten duen lana aintzatesten du 

Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak bere patroia den Mesedeetako Andre Mariaren eguna ospatzen du gaur eta, programatutako dauden egintzen artean, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri AdminIstrazio Sailari Espetxeen Arloko Gizarte Merituko Zilarrezko Domina emate-ekintza dago. Horren arduraduna, Idoia Mendia sailburua, Madrilera joan da Sailak gizarteratze arloan egin dituen ahalegina eta lana aintzatesten duen sari hau jasotzeko.

Barne Ministerioko arduradunek Sailak espetxeen erakundearekin duen sentikortasun eta lankidetza maila goraipatzen dute. Hain zuzen ere, orain dela gutxi gauzatu den Eusko Jaurlaritzari osasun zerbitzuen transferentzian egindako lana eta zigorrak eta ordezko neurriak betetzearekin duen konpromisoa nabarmentzen du. Atal honetan daude bide-segurtasuneko arloko sentikortze-tailerrak eta gizartearen mesederako lan zigorrak betetzeko plazen horniketa.

Eusko Jaurlaritzaren eta Espetxeetako idazkaritza Nagusiaren arteko azken hitzarmenak aurreko uztailaren 20an sinatu ziren. Horietako baten arabera, Eusko Jaurlaritzak espetxeetatik kanpo betetzen diren zigor guztiak kudeatzeko ardura bere gain hartu du. Eta hitzarmen berriek hainbat jarduera zehatz abiaraztea ere jasotzen dute, espetxeratutako pertsonak gizartean eta lan-munduan txertatzeko prozesu integralak lortzeko asmoz.

Mesedeetako Andre Mariaren egunean, Espetxeetako Idazkaritza Nagusiak Espetxeen arloko Gizarte Merituko Zilarrezko dominak ematen dizkie urtero, espetxe-arlotik kanpo, gizarteratze zereginetan lanean edo lankidetzan ari diren erakunde, enpresa edo pertsonei. Lehenago, Martín Fiz atletari, Gurutz Gorriari, Real Madrid fundazioari, Obra Social La Caixari eta Gizakia Helburuari, besteak beste, eman zaizkie.

Gaurko ekitaldi honetan, Giza Eskubideen gaietan Eusko Jaurlaritzako aholkulari berria den Manuela Carmenak ere espetxeen arloko meritu domina bat jaso du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)