Beatriz Artolazabalek ‘Garaialde txostena’ dokumentua jaso du, 1982ko urtarrilean Paulo Garaialde taxi-gidariaren erailketaren inguruko dokumentazioa biltzen duena

2021-12-27

Vitoria-Gasteiz, 2021/12/27

Iñaki Garaialde Salsamendik, Paulo Garaialde eta Josefa Salsamendiren semea dena, eta Elixabete Garmendia kazetaria eta dokumenturen koordinatzaileak, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari eta Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuorde den Jose Antonio Rodríguez Ranzi dokumentu bat eman diote; hartan, 1982ko urtarrilaren 2an gertatutako Paulo Garaialde taxi-gidariaren erailketaren inguruko dokumentazioa jasotzen da. Erailketaren 40. urteurrena denean, dokumentuak Triple A erakunde terroristak erail zuen Garaialderen bizitzaren eta heriotzaren zenbait alderdi jasotzen ditu.

Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzak, aurrerantzean, kasua ezagutzera ematen duen dokumentazioa kudeatuko du, egia, justizia eta erreparazioa bilatzeko.

Paulo Garaialde 1982ko urtarrilaren 1eko gauerdia baino pixka bat lehenago desagertu zen, eta haren gorpua urtarrilaren 2ko goizean aurkitu zuten, Berastegin, Plazaolako antzinako trenbidean. Gorpuak bi eskopeta-tiro zituen, ondo-ondotik eginak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Garaialde Salsamendi, Paulo Garaialde Jauregizabalen semea eta Elixabete Garmendia, kazetaria