Basquetour – Turismoaren Euskal Agentzia Turismoaren Mundu Elkarteko (OMT) Bazkideen Zuzendaritza Batzordeko kide izendatu dute

2021-12-23

Batzordea mundu osoko 20 kidek osatzen dute, eta bi zerrenda ezberdinetatik hautatutako erakundeen artetik aukeratzen dituzte: bat globala da, eta hor zegoen Basquetour, eta bestea eskualde-mailakoa. Basquetour agentziaz gainera, beste erakunde hauek ere aukeratu dituzte: FITUR – Madrilgo Nazioarteko Turismo Azoka, IATA – International Air Transport Association (Suitza), AEHM – Madrilgo Hotel Enpresarien Elkartea, Madrilgo Konplutentse Unibertsitateko Merkataritza eta Turismo Fakultatea, NECSTOUR– The Network of European Regions for a Sustainable and Competitive Toourism (Belgika), Tripadvisor (AEB), Malagako Unibertsitateko Turismo Fakultatea, Austriako World Federation of Tourist Guide Associations, edo Mexikoko Hotel, Gastronomia eta Turismo Eskolen Konfederazio Panamerikarra.

Gainera, Zurab Pololikashvili idazkari nagusiak beste hiru kide hautatuko ditu, presidentea eta presidenteordeak izango direnak.

Bazkideen Zuzendaritza Batzordea bazkide guztiak ordezkatzen dituen organoa da, urtean gutxienez bi aldiz elkartzen da eta idazkari nagusiari laguntza eta aholku ematen dio honako gai hauetan:

  • Bazkideen integrazioa eta ekarpena OMTren helburuetan, misioan eta lanerako programa orokorrean,
  • estrategia prestatzea, lanerako programa-proiektua onartzea eta horren ezarpenaren jarraipena, eta OMTren lanerako programa orokorrean integratzea,
  • Zuzendaritza Batzordearen ohiko eta ezohiko bileretako aktak onartzea, OMTren finantza-txostenera eta ikuskatutako finantza-agirietara sarbidea,
  • Zuzendaritza Batzordeko presidenteari batzordearen bileretako gai-zerrendarako gaiak proposatzea.

OMTk gaur egun 159 estatu kide ditu eta egoitza Madrilen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko