Berriak Lehendakaritza
Eu

Arabako Unibertsitate Ospitaleko lehen harria jarri dute

2011.eko irailak 23

Ospitale berria 2013ko udan jarriko dute abian Arabako Unibertsitate

Ospitale berria gaur egun Santiago eta Txagorritxu ospitaleek zatituta ematen dituen zerbitzuak bilduko dituen lehenengo zentroa izango da, eta egunero, paziente, senide edota zaindari ugari ibiliko dira han. Izan ere, urtean 446.000 osasun-hitzordu eta egunero 1.800 kontsulta inguru egitea aurreikusten da. Hala, egunero, 3.500 eta 4.000 lagun artean ibiliko dira erietxean, kontsulta arloko profesionalak zenbatu gabe. Eraikina Euskal Herria bulebarraren eta San Frantzisko Leandro Viana kalearen arteko lursail batean eraikitzen ari dira, eta 2013ko udan martxan jartzea espero da.

Arabako Unibertsitate Ospitaleak pazientearen beharrizanak eraikin berean bideratzea lortuko du, espezialitate berriak sartuko ditu (erizaintzako kontsultak, kirurgia plastikoa, genetika, ugalketa, eta abar), eta etorkizunean beharrezkoa baldin bada hura handitzeko lekua gorde da.

Patxi López lehendakaria Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) kanpo-kontsultetako eraikinaren lehenengo harria ipintzeko ekitaldiaren buru izan da. Osasuneko sailburu Rafael Bengoa, Osakidetzako zuzendari Julian Pérez Gil eta Gasteizko alkate Javier Maroto ere bertan izan dira.

Lópezek esan duenaren arabera, ospitale hau Eusko Jaurlaritzak osasun sistema eraberritzearen alde egiten duen apustuaren isla da. Sistema horren helburua «eritasun akutuak dauzkaten pazienteei arreta hobea ematea» dela nabarmendu du, baina «arreta gaixo kronikoetan jarrita, haiek baitira baliabide gehien behar dituztenak», lehendakariak gaineratu duenez. Lehendakariak nabarmendu du gestio eredu horren oinarria «gutxiagorekin gehiago egitea» da, «baliabide mugatuak era arrazional eta arduratsuan kudeatzea». Patxi Lópezek gogorarazi du, gainera, Unibertsitate Ospitalea egiteak artatze lanekin lotutako 350 lanpostu zuzen sortuko dituela, bai eta beste asko ere.

Ospitale zentro berriak bi soto eta hamar solairu izango ditu. Obra 2013ko martxoan entregatuko dute, baina martxan jartzeko urte bereko udara arte itxaron beharko dugu. Esleitutako aurrekontua 19,5 milioi eurokoa da.

2 iruzkin
  • @radioeuskadi
    2011.eko irailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @irekia: ¿Quieres saber cómo será el futuro Hospital Universitario de Álava? http://t.co/ieBqWBvw

  • @Anabeldorado
    2011.eko irailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ¿Quieres saber cómo será el futuro Hospital Universitario de Álava? http://t.co/ovmPZaar

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)