Berriak Herrizaingoa
Eu

Aresek terrorismoarekin amaitzeko "azken esfortsu bat" eskatu du "bidearen azken zatian"

2011.eko irailak 23

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak, Rodolfo Aresek, bilera egin du Madrilen Eusko Jaurlaritzak duen Ordezkaritzaren egoitzan, Espainian dauden misio diplomatiko batzuetako enbaxadore eta kontseilariekin

Bileraren helburua Euskadiren egoera politikoaren berri ematea izan da, ETArekin amaitzeko “bidearen azken zatia egiten ari garenean”, esan du Aresek. Bileran, Aresek “azken esfortsu bat” eskatu die enbaxadoreei terrorismoarekin “lehenbailehen” amaitzeko, duela asko bilatzen ari garen ametsa ekarriko baitu”, gaineratu du Herrizaingo sailburuak.

Alemania, Irlanda eta Portugalgo enbaxadoreak, Europako Batzordeko ordezkaria, Flandeseko ordezkaria, eta Belgika, Frantzia, Norvegia, Erresuma Batua eta Suitzako Enbaxadetako politika eta barne gaietarako kontseilariak joan dira bilerara. Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria Madrilen, Irune Aguirrezabal, ere bertan izan da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)