Lanbidek prestakuntzarako eta kontrataziorako deialdi guztiak abiarazi ditu, dagoeneko eskuragarri dauden Europako Funtsen 45 milioi euroko laguntzarekin

2021-12-21
  •  Gazteei, emakumeei eta 45 urtetik gorakoei daude zuzenduak. Eta ahalbidetuko dute 3.103 pertsona kontratatzea gehi 3.367 mikroenpresa laguntzea, ingurumen-eraldaketei eta eraldaketa digitalei lotutako programetan

Gaur, Lanbideren Administrazio Kontseiluak erabaki du onartzea datorren urterako Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren Europako Funtsekin (BEM) lotutako deialdi guztiak. Horiek barne hartzen dituzte gaikuntza digitalerako eta 3.103 pertsona kontratatzeko prestakuntza-programak; gehi mikroenpresen eta langile autonomoen 3.367 ekimen. Eta, guztiek eraldaketa digitalera eta trantsizio ekologikora egokitzea dute xede.

Zortzi egunetan, bi aldiz bildu dira helburu hori lortzeko. Eta bigarren bilera honetan, Kontseiluak deialdi guztiak abiaraztea osatu du (dagoeneko eskuragarri dauden funtsekin). Gaur 45 milioi euro onartu dira. Eta horiei aurreko asteko 7,5 euro gehituko zaizkie (gazteek euskal administrazio publikoetan lehen esperientzia eskuratzeko bideratuak).

Idoia Mendiak ─Lanbideko lehendakari gehi lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak─ honakoa nabarmendu du: “Administrazio Kontseiluko kide izan nahi duten gizarte-eragileek eginiko  ahalegina; zertarako eta, ahalik eta lasterren, bat egiteko Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoko baliabideek eskaintzen duten aukera bikainarekin; eta xede hauxe dutenak: enplegua aurkitzeko eta mantentzeko zailtasun handienak dituzten pertsonak sartzea gaur egun bizi dugun eraldaketa ekonomiko sakon honetan (gazteak, 45 urtetik gorakoak, emakumeak eta enpresa-ekimen txikiak).  «Ezin da inor atzean geratu ez da lelo hutsa; baizik eta Sail honen, Gobernuaren eta Europa osoaren helburua», adierazi du.

Ahulenak barne hartzea

Gaur onartutako deialdien artean, ondokoa da asmo handieneko programa: 45 urtetik gorako pertsonak eta egoera ahulean edo baztertuta dauden herritarrak kontratatzea. Pertsona horiek banakako ibilbideak egin ahal izango dituzte (lanbide-gaitasunak eskuratzeko eta laneratzeko). Helburu horretara 18.879.757 euro bideratuko dira. Eta, aurreikuspenen arabera, 2.104 kontratu berri egingo dira.

Gazteei dagokienez, Investigo programak 9.715.706 euro ditu, 596 gazte kontratatzeko. Gazte hauek ikerketa-profila edota  I+G+B (Ikertu, Garatu eta Berritu )-profila dute, arlo guztietan(osasun-arloan; datu-ingeniaritzan; ekonomia berdean; edo arlo sozial, kultural, artistikoan; edo beste edozein ikerketa-arlotan).

Badago hirugarren programa bat, bideratua dagoena mikroenpresetan eta langile autonomoen enplegua mantentzea sustatzera; beti ere, bere eraldaketa ekologikoan edo digitalean inbertitzen badute. Horretarako, 10,5 milioi euro daude eskuragarri. Eta horiei esker, 3.367 ekimen finantzatu ahalko dira.

Beste bi programek emakumeak dituzte ardatz. Eta xede dute ─gaitasun digitalaren bidez─ generoen arteko aldea murriztea; bereziki, biztanle-nukleo txikietan eta ertainetan. Programa baten zenbatekoa 773.662 euro da. Eta zuzendua dago 5.000 biztanletik beherako herrietako emakume langabetuei. Landa- eta hiri-eremuetako emakume hauei laneratzeko berariazko kualifikazioa duten ibilbide pertsonalizatuak eskainiko zaizkie. Bigarren programak xede du   gaitasun digitalak hobetzea. Orotara, 5.334.915 eurokoa da. Eta helburu du digitalki gaitzea 30.000 biztanletik beherako herrietan bizi direnak; eta, gutxienez, % 65 emakumeak izan behar dute.

Lanbideren deialdi horiek ez dituzte baztertzen etorkizunean, MRR funtsen erabilgarritasunaren arabera, ager daitezkeenak. Funts horiek Enplegu Zuzendaritzak garatzen dituenekin osatzen dira, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideetarako programa pilotuekin (BGDS edo DSBE jasotzen dutenentzat), eta Gazte Bermea Plus Planarekin. Horien zenbatekoa 6,5 eta 2 milioi euro dira, hurrenez hurren.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak