Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak estrategia bateratu baten eta neurrien segurtasun juridikoa indartzen lagunduko duen akordio irmo baten alde agertu da

2021-12-22
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Eusko Jaurlaritzak borondatea eta erabateko prestutasuna erakutsi du seigarren olatu honi erantzutea ahalbidetuko duen akordio irmo bat sinatzeko

Iñigo Urkullu Lehendakariak gaur arratsaldean parte hartu du, Lehendakaritzatik bideokonferentzia bidez, Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek deitutako presidente autonomikoen bileran. Bertan, Covid-19ak sortutako egoerari aurre egiteko bideak jorratu dituzte. Bilera horretan, Eusko Jaurlaritzaren aldetik, akordio irmo bat sinatzeko borondatea eta erabateko prestasuna eskaini ditu, seigarren olatu honi erantzun ahal izateko. 

Jasaten ari garen seigarren olatuaren aurrean, Lehendakariak estrategia bateratuaren eta har daitezkeen neurrien segurtasun juridikoa indartzen lagunduko duen akordio irmo baten alde egin du. Iñigo Urkulluren arabera, akordio irmo bat gizarteak espero eta behar duenaren araberako erantzuna izango litzateke. “Akordio horrek, neurri argi batzuekin, konfiantza-mezua helaraziko lioke gizarteari”, adierazi du.

Gainera, Lehendakariaren iritziz, akordioa pizgarria izango litzateke Estatuan eta Europako erakundeetan akordio berriak egiteko, pandemiaren hedadura eta eragin globala areagotzen ari den momentuan. «Espero dut Konferentzia honek alderdi erabakitzaile bat izatea, proposamen horiek erabaki operatibo bihurtu ahal izateko», adierazi du.

NEURRIAK

Pandemiaren egoera epidemiologikoa dela eta, eta LABIren Batzorde Teknikoaren jarraibideak kontuan hartuta, Lehendakariak seigarren olatuari erantzuteko neurri orokor sorta bat iradoki du, urtarrilaren amaierara arte aplikatzeko aukerarekin. Era berean, Gabonetarako irizpide espezifikoak ere proposatu ditu. “Proposamen guztiak modulagarriak eta adostasunera irekiak dira. Une honetan garrantzitsuena da ahalik eta akordio handiena lortzea”, gaineratu du.

Hauek dira Iñigo Urkulluk proposatu dituen hamar neurriak:

1.- Kanpoaldean maskara nahitaez erabili beharra;

2.- Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztietarako gehieneko itxiera-ordutegia 01:00etan;

3.- Barne-establezimendu eta -esparru guztietako edukiera % 60ra mugatzea;

4.- Kanpoko gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldi handietan edukiera % 50era mugatzea;

5.- Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan eta gaueko aisialdian zutik kontsumitzea eragoztea eta mahai bakoitzeko taldeak gehienez ere 10 lagunera mugatzea;

6.- Barnealdean egiten diren kiroletan, taldeak gehienez ere 10 pertsonara mugatzea;

7.- Gabonetako egun berezietan eta jaiegunetan, kultura- edo gizarte-jardueraren eta merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduen ordutegia 21:00ak arte mugatzea, gaueko 23:30 arte afariak zerbitzatu ditzaketen jatetxeak eta, logikoa denez, zerbitzuguneak edo farmaziak izan ezik;

8.- Gabonetako egun berezietan eta jaiegunetan, merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduen irekiera-ordutegia goizeko 8:00etatik aurrera ezartzea.

9.- Eguberrietako egun berezietan eta jaiegunetan, hotelek, landetxeek, kanpinek edo jatetxe-zerbitzua duen beste edozein ostatuk 23:30ak arteko afariak zerbitzatzea;

10.- Gomendatzea Gabonetako bazkariak eta afariak 10 lagunetik gorakoak ez izatea eta gehienez bi familia-unitate biltzea. Ospakizunetan konposizioa alda ez dadin gomendatzea.

“Gure lehen eginbeharra osasun publikoa zaintzea da, eta neurri horien lehentasuna bat gatozen premisa horri erantzutea da”, amaitu du Urkullu lehendakariak.

2 iruzkin
  • 2021-12-27

    Eta patogenoak, bizitza bat edo bestea aukeratu gabe zaindu nahi denean, jatorria ezagutzen ez dutelako gertatzen dira; ibilbide juridikoa izan dezake, baita Europan ere; salbuespenezko egoeretan, eragindako lekuaren araudi propioa ez da oztopo izango ez aplikatzeko, okerrera eginez.

  • 2021-12-27

    Y los patógenos estén por venir desconociendo origen cuando se trata de preservar la vida sin tener que llegar a elegir entre una vida u otra, puede tener recorrido jurídico incluso en ámbito europeo, una normativa propia del lugar afectado en situaciones excepcionales no supongan un obstáculo la no aplicación yendo con ello a peor.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak