Euskadik sei hilez behingo koordinazioa amaitu du EB´ko Kontseiluaren aurrean gazteriaren arloan, eta Aragoik hartu du txanda

2021-12-21
  • Balantze ona: Europako testuek Eusko Jaurlaritzak proposatutako erreferentziak jaso dituzte, besteak beste, emakume gaztearen, gazte migratzaileen eta gazteen eta adinekoen artean esperientzia trukatzeko espazioen beharrari buruz.
  • Beatriz Artolazabalek EBko Ministroen Kontseilu bat hitz egin zuen Bruselan, gazteentzako gizarte-espazioei buruzkoa.
  • 2022, Gazteriaren Europako Urtea


Vitoria-Gasteiz/Brusela 2021 12 22


Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Aragoi´ko Gobernuari eskualdatzen dio egunotan Gazteriaren arloko Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluaren aurrean erkidegoen ordezkaritzaren sei hileko titulartasuna, eta hark beteko du hurrengo seietan koordinazio-eginkizun hori. Datorren urtarrilaren 1ean hasiko da EBko Kontseiluaren Frantziako lehendakaritza, Gazteen Europako Urtearekin batera.


Agurtzane Llano Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariaren ustez, pozgarria da Bruselako autonomia-ordezkaritzaren sei hilabeteetako esperientzia: «Europako testuek Eusko Jaurlaritzak proposatutako erreferentziak jaso dituzte, emakume gaztearen, gazte migratzaileen eta gazteen eta adinekoen artean esperientzia trukatzeko espazioen beharrari buruzkoak, besteak beste».


2021eko bigarren seihilekoan, Euskadik EBko Kontseiluko Gazteria Lantaldearen hamaika bilkuretan parte hartu du, eta Beatriz Artolazabal Sailburuak Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kiroleko Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluan parte hartu zuen, Bruselan, Esloveniaren lehendakaritzapean.


Gasteizko eta Zaragozako gobernu autonomoetako gazteria-taldeak hainbat bilera egiten ari dira egunotan REPERekin batera, Frantziak sei hileko presidentetza hartu ondoren irekitako itxaropenak azaltzeko. Adrián Gimeno Aragoiko Gazteria Institutuko zuzendaria da eta Agurtzane Llano Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendaria.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Adrián Gimeno, Dolores Kores,