Tabako Kerik Gabeko Euskadi
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 10 m€ onartu ditu ete eta profesional autonomoentzako abalen hornidura teknikoen funtserako, eta 25 m€, luzaro-rentzako abal gisa EIB-ren aurrean (Gobernu Bilera 2021-12-21)

2021-12-21

 

Gobernu Kontseiluak, gaur, ELKARGI EBBrentzako zuzeneko dirulaguntza onartu du, Hornidura Teknikoen Funtserako, EAEko ETEak, banakako enpresaburuak eta profesional autonomoak finantzatzeko lerroen abaletarako, sektore ekonomiko horiei babesa ematen jarraitzeko asmoz. Gainera, 25 M€-ko abala eman dio LUZARO KFEri Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) aurrerako, haien jarduera arruntari aurre egin ahal izateko kreditu-lerro baterako. 

Aldi berean, ELKARGI EBB dela eta, Gobernu Kontseiluak oinarrizko hitzarmena eta osagarria formalizatzea onartu du, enpresa txiki eta ertainen (oinarrizkoa) aldetik eta, salbuespen gisa, dimentsio handiagoko beste batzuen aldetik (osagarria) dauden bermeen eskariari behar bezala erantzun ahal izateko. 

Luzaro KFE finantza-entitatean Eusko Jaurlaritzak % 17,56eko partaidetza du, eta helburu du EAEko ETEen garapena sustatzea eta, horretarako, haien inbertsio-proiektuetarako finantzaketa-bideetarako bide ematea, finantza-sektoreak eskaintzen dituen inbertsio-proiektuen gehigarri gisa.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko